Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Erdi-maila

ARTISAU-OKINTZA ETA -OPILGINTZAKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Sukaldaritzako eta Gastronomiako Teknikaria.
• Okintzako, Gozogintzako eta Konfiteriako Teknikaria.
• Elikagaiak Merkaturatzeko Teknikaria.
• Sukalde-zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria.

 

Ikastaroaren iraupena:


900 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• Instalazioak, ekipamenduak, makinak eta erremintak prestatzea eta mantentzea, garbitasuna, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz.
• Hotza eta beroa ekoizteko ekipamenduak eta sistemak programatzea, eta erregulatzea produktu erdi-amaituak eta amaituak kontserbatzeko, lantzeko eta egosteko.
• Lehengaien kontserbazioan hotz positiboko eta negatiboko teknikak aplikatzea, produktuen hotz-katea bermatuz
• Hazkuntza-ore amak eta zerealen aurrehartzigarriak lortzea, prozeduraren eta ore-motaren, okintzako eta artisau-opilgintzako produktuen araberako teknika egokiak aplikatuz
• Artisau-okintzako eta -opilgintzako oreak lortzea, hazkuntza-ore ametatik eta zerealen eta sasi-zerealen aurre-hartzigarrietatik abiatuta. Horretarako, teknika egokiak aplikatuko dira, prozeduraren eta ore-motaren arabera, eta produktu gozoak eta gaziak egiteko erabiliko dira, Artisau-okintzako eta -opilgintzako betegarriekin edo gabe.
• Artisau-okintzako eta -opilgintzako produktuak lortzea, egosteko, akabera emateko eta aurkezteko teknikak eta prozedurak aplikatuta
• Pieza gozoak eta gaziak egiteko hostore-oreak lortzea, tolesteko teknikak, atseden-denborak eta kontserbazio-denborak kontrolatuta, ondoren erabiltzeko
• Hostorezko produktu gozoak eta gaziak egitea hostore-oreetatik abiatuta, egosteko teknikak kontrolatuta, eta piezen dekorazio- eta akabera-teknikak aplikatuta.
• Azken produktuak apaintzea eta konposatzea salmentarako, erakusketarako eta lehiaketetarako, egungo eta etorkizuneko eskariaren kontsumoa sustatuz.
• Artisau-okintzako eta -opilgintzako produktu erdi-amaituak eta amaituak aztertzea eta dastatzea, eta aurretik ezarritako analisi- eta kontrol-parametroekin lotuta
• Bezeroei artisau-okintzako eta -opilgintzako produktuak uztartu eta gomendatzea, eta haiekin batera egin eta osa ditzaketen sukaldaritzako produktu eta elaborazioekin lotzea
• Elaborazioen etiketatze-araudia bermatzea, alergiak, intolerantziak eta elikadura-intoxikazioak saihesteko, produktuak kontsumitzean eta dastatzean
• Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen artean, lan-ingurunean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honela lan egitea:
• Okin maisua
• Opilgintzako elaboratzailea
• Oreen eta pizza-oinarrien elaboratzailea
• Gozogilea
• Artisau-okintzako produktuen dastatzailea.

Zer irtenbide profesional ditu?

Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek nagusiki okintzako, opilgintzako eta gozogintzako produktuak egiten dituzten artisautzako edo erdi-industriako lantegietan jardun ahal izango dute, bai eta ostalaritzan, sukaldaritzako azpisektorean eta norberaren edo besteren konturako elaboratzaile gisa ere. Okintzako, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak elaboratzen eta saltzen dituzten elikagaien-merkataritzako establezimenduetan ere garatzen du bere lanbide-jarduna.

Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun daitekeen?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Hazkuntzako ore-amak eta hartzigarriak. (80 o.)
• Artisau-okintzan aplikatutako hotzeko teknologia. (60 o.)
• Zereal tradizionalekin, bereziekin eta sasizerealekin egindako artisau-ogiak. (140 o.)
• Artisau-opilgintza eta -hostoreak. (140 o.)
• Okintzako produktuen dastatzea eta uztartzea. (40 o.)
• Artisau-pastelgintza eta -konfiteria. (140 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (300 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika