Irailaren 8ko 169/2015 Dekretuaren arabera (irailaren 25eko EHAA, 183 zk.), LANBIDE HEZIKETAREN EZAGUTZAREN EUSKAL INSTITUTUA sortu zen, lanbide heziketaren ikuspegitik, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eta ezagutzaren garapena sendotzeko estrategia, programa eta prozedurak zehazteko ardura izango duen organo tekniko modura.
Institutuak irakaskuntzaren ikerketa eta laguntzarako zerbitzu-izaera du, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzara atxikirik geratzen da modu organikoan eta funtzionalean.
Euskadiko ekonomia- eta ekoizpen-ehundurako beharrizanei aurre egiteko erantzunak proposatzea, curriculumak diseinatuz eta kalitate nahiz gizarte-balioespen handia izango duen profil eta erreferente sozial eta profesionalean egitura bat eratuz, lanbide heziketaren esparruan.
Ezagutza-mailak garatzea, behar diren premietara egokitutako eta testuinguru horretan kokatutako prestakuntza-programak sustatuz. Horretarako, hainbat balio gaineratuz, guztien artean pertsonen enplegagarritasuna eta aurrerapena areagotzea ekarriko dutenak.
Pertsonek lan-esperientziaz edo prestakuntzako bide ez formalen bitartez baitaratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzen edo egiaztatzeko prozeduran laguntza ematea.
Luis Mari Saratxaga Quintana (direccionivac-eei.eus)
Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen Profiletako Eremuko zuzendaria:
Ezagutza eta Balioen Eremuko zuzendaria: Joseba Rodríguez Arza (jrodriguezivac-eei.eus)
Ikaskuntzen Aitorpenerako Eremuko zuzendaria: Jose Antonio Goikoetxea Badiola (jagoikoetxeaivac-eei.eus)
Alfredo Martínez Carnicer (alfrezubiivac-eei.eus)
Justo Javier Gimeno del Río (jjgimenoivac-eei.eus)
Jose María Mediavilla Pérez (josemariivac-eei.eus)
Inge Prat Mendizabal (iprativac-eei.eus)
Amaia Peña Muga (amaiaivac-eei.eus)