Lanbide-arloak

Kimika - QUI

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila

ZELULA-KULTIBOEN ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategiko Goi-mailako Teknikaria.
• Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-mailako Teknikaria.
• Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnosiko Goi-mailako Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

990 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• Ehun-kultiboko eta zelula-populazioak bakartu, hautatu eta lantzeko teknikak egitea, abiapuntuko material biologiko batetik abiatuta, ezarritako protokoloei jarraituz eta asepsia-baldintzak bermatuz.
• Produktu zelularrak kriokontserbatzeko, desizozteko, ontziratzeko eta biobankoak kudeatzeko teknikak egitea, zelulen bideragarritasuna eta trazabilitatea bermatzen duten prozedurei jarraituz.
• Instalazioen eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna zaintzea, kalitatea ziurtatzeko ezarritako protokoloei eta planei jarraituz.
• Instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lan egokiak gainbegiratzea eta koordinatzea, bai eta beharrezko kalibrazioak/kualifikazioak ere, kalitate-sisteman ezarritako jarraibideen arabera.
• Kultibo-inguruneak, gehigarriak, erreaktiboak eta kultibo zelularreko edo ehun-kultiboko prozesuetarako behar den laborategiko materiala prestatzea eta esterilizatzea, kontrol egokiaren bidez esterilitatea ziurtatuta.
• Materialen eta erreaktiboen inbentarioa kontrolatzea eta kudeatzea, bai eta horien biltegiratzea, iraungitzea eta kontserbatzea ere, zehaztapenen arabera.
• Kultibo zelularrak eta azpikultiboak monitorizatzea, euren bideragarritasuna, kontrol mikrobiologikoa eta ezaugarritze zelularra bermatzeko ezarritako kontrolen arabera
• Desberdintze-teknikak, birprogramazio zelularreko teknikak eta aldaketa genetikokoak egitea, ezarritako prozedurei jarraituz.
• Laborategiko dokumentazioa behar bezala sortzea eta artxibatzea, eragiketen eta produktuen trazabilitatea ziurtatzeko.
• Kalitatea bermatzeko, hondakinak kudeatzeko, ingurumena babesteko eta arriskuak prebenitzeko kasuan kasuko arauak ezagutzea eta aplikatzea.
• Kultibo zelularrak eta ehun-kultiboak aplikatzea medikuntza birsortzailean, botiken baheketan eta produktu bioteknologikoen elaborazioan.
• Kultibo zelularren araudia arautzen duen indarreko legeria betetzea.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honela lan egitea:
• Aditua kultibo zelularretan

Zer irtenbide profesional ditu?

Espezializazio-ikastaro hau gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek jardun ahal izango dute kultibo zelularrak egin behar dituzten hainbat sektoretako enpresa edo laborategietan. Gaur egun, laborategi biomedikoaren eta bioteknologikoaren sektoreak garatzen ditu teknika horiek, bai eta produktu bioteknologikoak lortzeko industria biofarmazeutikoak ere, bai jarduera nagusitzat organismo biziak edo horien osagaiak erabiltzea duten sektoreetan, bai jarduera nagusia ez izan arren produktu eta prozesu batzuen gainean ekoizpen bioteknologikoko teknikekin berritu dezaketenetan.

Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun daitekeen?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Zelulen hazkuntza. (160 o.)
• Kultibo zelularretako teknika osagarriak. (170 o.)
• Kultibo zelularrei aplikatu beharreko kalitate- eta erregulazio-arauak. (60 o.)
• Zelula-kultiboen laborategia. (80 o.)
• Zelula-kultiboen aplikazioak. (130 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (65 o.)
• Prestakuntza praktiko duala enpresan. (325 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies