Lanbide-arloak

Informatika eta komunikazioak - IFC

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila

HODEIKO BALIABIDEAK ETA ZERBITZUAK

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOA PROGRAMATZEA
• SAREKO INFORMATIKA-SISTEMEN ADMINISTRAZIOA
• PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOAK GARATZEA
• WEB APLIKAZIOEN GARAPENA
• MEKATRONIKA INDUSTRIALA
• MANTENTZE-LAN ELEKTRONIKOA
• AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA

Ikastaroaren iraupena:

700 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

Azpiegitura hodeiko plataformetan abiarazi eta kudeatuko duzu baliabideak eta zerbitzuak kudeatuz (hala nola konputazioa, ekipo lokalen eta hodeiko sistemen arteko sarea eta komunikazioak, informazio eta datu-baseen biltegia) prozesuak automatizatuz -hala badagokio-, zibersegurtasun-baldintzei jarraikiz, datuen babesaren eta jabetza intelektualaren eta industrialaren arloan aplikatu beharreko araudia eta lan-arriskuen prebentzioaren arloan aplikatu beharreko indarreko araudia betez, eta kalitate-estandarrei jarraikiz.

Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango naiz?

Lan hauek egin ahal izango ditut:
• Azpiegiturak hodeian kudeatzeko administratzaileak.
• Hodeiko sistemen administratzaileak.
• Hodeiko datu-baseen administratzaileak.
• Hodeiko sareen administratzaileak.
• Hodeiko soluzioetako teknikariak.
• Hodeiko eragiketen administratzaileak.

Zeintzuk dira irtenbide profesionalak?

Lanbide Heziketako Masterraren titulua edo espezializazio-kurtso hau gainditu izana eta kurtsoa aprobetxatu egin dela egiaztatzen dituen asistentzia-ziurtagiri akademikoa eskuratu duten pertsonek sistemak garatzeko, instalatzeko eta mantentzeko jarduerak garatzen dituzten sektore ekonomiko guztietan lan egin ahal izango dute.
Informazioaren Teknologien (IT) arloan/sailean garatuko dute euren jardun profesionala, entitate publiko zein pribatuetan, enpresa handi, ertain eta txikietan -bai norberaren kontura, bai besteren kontura-, eta forma juridikoa edozein dela ere.

Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen bidez?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Hodeiko zerbitzuen oinarriak eta hasierako ezarpenak. (70 h)
• Hodeiko konputazio-baliabideen kudeaketa. (70 h)
• Hodeiko datu-baseen eta memoria-espazioaren kudeaketa. (100 h)
• Sareak hodeian kudeatzeko lanak. (70 h)
• Hodeian kudeatutako zerbitzuak abiarazteko lanak. (40 h)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika