October 22, 2013 0 Iruzkinak
Egungo agertoki arauemailean, ez dugu ezkutatu behar zein zaila den "azken modan" ibiltzea edo, zehazkiago esanda, zenbat denbora eman behar dugun horretarako. Adierazi beharra dago, halaber, gure jarduerak eta proiektuak garatzerakoan sinergia-galerak izan ditugula, ez baititugu eskura izan beste batzuek egin ahal izan dituzten esperientziak edo produktuak. Maiz samar, tamalez, lan bat erdi-egina daukagunean edo amaitzen ari garenean, konturatzen gara horren antzeko samarrak eginda zeudela eta, jakin izanez gero, gure lana errazago egin genezakeela.
Horiek horrela, WEBGUNE honen funtsezko helburua da, besteak beste, Lanbide Heziketaren esparruko araudi, produktu, esperientzia eta abarri buruzko informazio- eta jakintza-premia horri erantzutea.
Asmo handikoak izan nahi dugu eta WEBGUNEA era guztietako erabiltzaileentzat egituratu: zuzendaritza-taldeentzat, irakasleentzat, ikasleentzat, administrazioaren beste sail batzuetako teknikarientzat… Egia esan, GUZTIONTZAKO WEBGUNEA egitea dugu helburu.
Baina aitortu behar dizuegu hasiera hau "eraikin" handi baten "pieza" bat dela, eta osorik eraikitzeko zuen laguntza behar dugula. Zuen ekarpenen beharra daukagu: zer egin dezakegun, zer ikusten duzuen falta dela, zein egitura diren informazioa ematen dutenak… Laburbilduz, zuen ekarpenak jasotzeak adieraziko digu bide onetik goazela, hots, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako informazioaren eta jakintzaren eraikina egiten ari garela. Bihotz-bihotzez: ESKERRIK ASKO
Webgunea aurkezteko egunak:
Urriaren 22an, asteartea, 12:00etan, Gasteizko IEFPS Mendizabala GLHBI ikastetxean
Urriaren 23an, asteazkena, 12:00etan, Donostiako EASO Politeknikoan
Urriaren 30an, asteazkena, 12:00etan, Erandioko IEFPS Tartanga GLHBI ikastetxean
Argitaratzailea Javier Mardones
Etiketak: Lanbide-heziketa
Artikulua kategoria honetakoa da Argitalpenak
Argitaratzen ditugun artikuluen berri ematea nahi baduzu, IVAC-EEIren newsletterrera harpidetu zaitezke; ez baduzu jarraitu nahi informazioa jasotzen, harpidetza ezeztatu dezakezu.
HarpidetzaIVAC-EEIren blogean kolabora dezakezu. Blogean argitaratzeko artikuluren bat bidali nahi baduzu, formularioaren bitartez egin dezakezu.
ARTIKULU BAT BIDALTZEA
OHARRA: Artikulu eta iruzkinak jatorrizko hizkuntzan argitaratzen dira.