Eskaintza motak

Urrutitik

ULHI (Urrutiko Lanbide Heziketarako Institutua) Urrutiko Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko bakarra da.

• Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikastetxe publikoa da.
• Irakaskuntza erabat doakoa.
• Bakarkako tutoretzak.
• Aurrez aurreko eskolak lurralde historiko bakoitzeko ikastetxe batean.
• Aurrez aurreko komunikazioa zein komunikazio telematikoa.
• Urrutitik ikasteko diseinatutako materialak.
• Bizitza profesionala/familiarra ikasketekin uztartzea ahalbidetzen du.

 

ULHIren irakaskuntza-sisteman irakasleak ikasteko prozesua zuzenduko du eta haren jarraipena egingo du. Horretarako, etengabe bilduko ditu ikasleen bilakaeraren datuak, orientabideak emango dizkie eta ahalik eta lasterren ebatziko ditu kurtsoko edukiei edo jarduerei buruz iristen zaizkion kontsultak.

 

Ikasteko jarduera batzuk telematikoak dira eta urrutitik egiten dira. Unitate bakoitzean bildutako informazioa hobeto asimilatzea eta ondoren etorriko diren ebaluazio-lanak prestatzea dute eginkizun. Era askotakoak izan daitezke, baina ohikoenak ariketak, galdetegiak, jokoak, eztabaidak eta abar dira. Ikasle bakoitzak bere erritmoa duenez, ez da entregatzeko eperik ezartzen, baina garrantzi handikoa da ebaluazio-jardueretarako ezarritako muga-eguna kontuan izatea. Haietan parte hartzea baloratzen da.

 

Beste batzuk aurrez aurrekoak dira, eta erreferentziako ikastetxean egiten dira.

 

Ebaluazio-sistema honakoa da:

• Jarduera kolektiboetan edo pertsonaletan parte hartzearen asmoa da bakarka zein taldean ikasteko plataformaren erabilera ezagutzea, eta talde-jardueretan parte hartzeko intentsitatea (maiztasuna, estiloa, rola…), irakasleen eta ikasleen arteko harremana eta ikasteko aurrez aurreko saioetarako bertaratze-maila baloratzea.

• Unitateen ebaluazio-jardueren asmoa da ikasturtean zehar ahalegin jarraikia eta planifikatutako helburuen mailaz mailako lorpena ezagutzea. Izan ere, horretarako baloratuko dira unitate didaktikoen ebaluazio-jarduerak.

• Aurrez aurreko ebaluazio-jardueren asmoa da lanbide-konpetentziak eskuratu izana ezagutzea eta, ahal den heinean, bidalitako lanen egiletzaren ebidentziak lortzea. Horretarako, moduluan ezarritako ikaskuntzaren emaitzak zenbateraino menderatu diren egiaztatzea bilatzen duten kontrolen (probak, eta abar) emaitzak baloratuko dira.

 

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies