Eskaintza motak

Urrutikoa

Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHII (BIRTLH) Urrutiko Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko bakarra da.

 

BirtLHk, Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Ikastetxe Integratuak, gizartearen esku jarri du urrutiko heziketa, metodologia didaktiko birtual aurreratuenak aprobetxatuz, ikaskuntzaren aurrez aurreko modalitatea gutxienekoa izan dadin. Filosofia horrekin, lanbide-heziketako 12 ziklo eskaintzen ditu hainbat familia profesionaletan.

 

Ikastetxeak prestakuntza malgua eskaintzen du, eta, beraz, ikasleek beren prestakuntza-ibilbide propioa zehaztu dezakete, moduluka (irakasgaika) matrikulatuta. Hala, urrats bat gehiago ematen da urrutiko hezkuntzan. Helburua, betiere, teknikari bikainak prestatzea da, enpresen eta pertsonen beharrizanen arabera egokituta, baldin eta beren inguruabar pertsonalen eta lanaren ondorioz erraztasunak behar badituzte kontziliaziorako eta etengabeko prestakuntzarako.

 

Hori dela eta, aurrez aurreko modalitatea are gehiago murrizteko, teknologien -simulagailuak, errealitate birtuala eta handitua, …- erabilera intentsiboa proposatzen du, ikasleak bere gailua konektatzea erabakitzen duen lekuan.

 

Gainera, urrutiko tutoretza-sistema bat dauka, ikasleei une oro laguntza emateko, ikastetxeko oinarri metodologikoa betez. Badakienez prestakuntza-modalitate honek zailtasunak eragiten dituela eta ikasleek autodiziplina handia izan behar dutela, BirtLHk jarrera proaktiboa sustatu du. Horrenbestez, arazoak sortu aurretik, horiei aurre egiteko eta garaiz jarduteko ahalegina egiten du.

 

Proiektu hau ikastetxeko heziketa-ereduari esker finkatu ahal izan da, geografikoki hedatutako erakunde batean oinarrituta. Halaber, babes handia dauka lanbide-heziketako ikastetxe lankideen sarean, hiru lurraldeetan, aurrez aurreko saioak emateko.

 

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika