Lanbide-arloak
Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa - MAM
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Fabrikazio-prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan
eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio
konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako
prozedurak aplikatuta.
• Instalazioen plangintzan parte hartzea, informazioa
bilduz eta dokumentazio teknikoa osatuz.
• Instalazioak zuinkatzea, dokumentazio teknikoa
interpretatuta eta neurriak eta mailak egiaztatuta.
• Tresneria eta erremintak prest jartzea,
instalaziorako prestatuta.
• Altzariak instalatzea, elementuak produktuaren
arabera eta instalazio-baldintzen arabera muntatuta.
• Arotzeriako elementuak instalatzea, produktuaren
arabera eta instalazioaren baldintzen arabera kokatuta.
• Zurezko egiturak instalatzea eta haren elementuak
dokumentazio teknikoaren arabera finkatzea.
• Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak,
osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako
zehaztapenen arabera.
• Muntaia eta instalazioko makinen eta tresneriaren
lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-fitxaren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
H
onako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zur-arotzen taldeburua.
• Eraikuntzan armatzeko arotza.
• Arotza, oro har.
• Dekoratuetako arotza.
• Ebanista eta antzeko langilea.
• Altzarien muntatzailea/instalatzailea.
• Eraikuntzarako zurezko egituren eta arotzeriako eta
ebanisteriako piezen fabrikazioa.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arotzeriako eta altzari-hornikuntzako
muntaian eta instalazioan, eta ukituak emateko akabera-produktuen
aplikazioan diharduten enpresetan egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Arotzeriako eta altzarigintzako materialak. (132 o.)
• Eraikuntza-soluzioak. (198 o.)
• Arotzeriako oinarrizko eragiketak. (231 o.)
• Altzarigintzako oinarrizko eragiketak. (231 o.)
• Biltegiko kontrola. (66 o.)
• Instalazioaren plangintza. (147 o.)
• Altzarien instalazioa. (147 o.)
• Arotzeriako instalazioa. (168 o.)
• Zurezko egituren instalazioa. (105 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak