Lanbide-arloak
Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa - MAM
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Altzarien eta zurezko arotzeriako elementuen
diseinu-proposamenak egitea, merkatuko joerak eta beharrak
identifikatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen diseinu
teknikoa egitea, horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa
ziurtatuta.
• Altzarien eta arotzeriako elementuen diseinua
optimizatzea, prototipoen eta saiakuntzen emaitzazko aldaketak
txertatuta.
• Altzarigintzako soluzioak proposatzea, eta,
horretarako, bezeroaren eskakizunak betetzea eta horiek gauzatzeko
baldintzatzaile teknikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta.
• Zurezko arotzeriako eta altzarigintzako elementuen
instalazio-proiektuak egitea, hartutako soluzioa deskribatuz eta
baloratuz.
• Lehengaien, produktuen eta osagaien hornikuntza
kudeatzea, horien harrera eta izakinen maila kontrolatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen
fabrikazioa planifikatzea eta kontrolatzea, eta, eginkizun
horretan, prozesuak definitzea, baliabideak antolatzea eta
produktuak gainbegiratzea.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak
mekanizatzeko programak lantzea, ordenagailuz lagundutako
fabrikazio-teknikak (CAM) aplikatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen muntaia
koordinatzea eta gainbegiratzea, baliabideak antolatuta eta
kalitate-estandarrak egiaztatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan
hondakinen kudeaketa-planak lantzea, araudia betetzen dela
ziurtatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Altzarien marrazkilari proiektugilea.
• Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapeneko
teknikaria.
• Arotzeriako eta altzarigintzako proiektugilea.
• Zurgintzako eta altzarigintzako, eta beste
manufaktura batzuetako enpresen gerentea.
• Zurgintzako eta kortxoko industrietako
kalitate-kontroleko teknikaria.
• Bulego teknikoaren arduraduna.
• Fabrikazioko burua.
• Produkzio-kontrolatzailea.
• Sekzioburua.
• Taldeburua.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arotzeriako eta altzarigintzako
produkzioaren eta instalazioaren sektorean dihardu, enpresa txiki,
ertain eta handietan, beraren nahiz besteen kontura, honako
eginkizun hauetan: diseinu teknikoa, produkzioaren ikuskapena,
fabrikazio automatizatua, eta altzari-hornikuntzako eta
instalazioen muntaiako proiektuen gauzatzea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak.
(132 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa. (198 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena. (165 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak. (198 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena.
(198 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa. (160
o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak. (120
o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua. (120 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren
kudeaketa. (100 o.)
• Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua. (50
o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak