Lanbide-arloak
Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa - MAM
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Arotzeriako eta zurgintzako elementuak fabrikatzea,
produktuak mekanizatu, muntatu, akabatu, biltegiratu eta igortzeko
prozesuen bidez, eta kalitateari, segurtasunari eta
ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
• Fabrikazio-prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan
eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio
konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako
prozedurak aplikatuta.
• Zenbakizko kontroleko (CNC) makinak prestatu eta
doitzea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuaren faseei
jarraituz.
• Euskarriak prestatzea eta nahasteak aplikatzea,
arotzeriako eta altzarigintzako akabera-tresneria finkatutako
zehaztapenen arabera erabilita.
• Altzariak eta arotzeria-elementuak muntatzea,
neurgailuen bidez multzoak egiaztatuta eta zehaztutako prozeduren
arabera.
• Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak,
osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako
zehaztapenen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Altzariak eta arotzeriako elementuak fabrikatu eta
muntatzen, eta akaberako produktuak aplikatzen diharduten
industrietan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Zurezko produktuak fabrikatzeko makina finkoen
operadorea.
• Prentsa-operadorea.
• Bankuko operadorea/armatzailea.
• Arotzeriako elementuen muntatzailea/mihiztatzailea.
• Bernizatzea/lakatzailea.
• Akaberen saileko arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Arotzeriako eta altzarigintzako materialak. (132 o.)
• Eraikuntza-soluzioak. (198 o.)
• Arotzeriako oinarrizko eragiketak. (231 o.)
• Altzarigintzako oinarrizko eragiketak. (231 o.)
• Biltegiko kontrola. (66 o.)
• Dokumentazio teknikoa. (147 o.)
• Zuraren eta deribatuen mekanizazioa. (147 o.)
• Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa arotzerian
eta altzarigintzan. (105 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako muntaia. (84 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako akaberak. (84 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak