Lanbide-arloak

Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa - MAM

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

AROTZERIA ETA ALTZARIGINTZAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Arotzeriako eta zurgintzako elementuak fabrikatzea, produktuak mekanizatu, muntatu, akabatu, biltegiratu eta igortzeko prozesuen bidez, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
• Fabrikazio-prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Zenbakizko kontroleko (CNC) makinak prestatu eta doitzea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuaren faseei jarraituz.
• Euskarriak prestatzea eta nahasteak aplikatzea, arotzeriako eta altzarigintzako akabera-tresneria finkatutako zehaztapenen arabera erabilita.
• Altzariak eta arotzeria-elementuak muntatzea, neurgailuen bidez multzoak egiaztatuta eta zehaztutako prozeduren arabera.
• Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak, osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenen arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Altzariak eta arotzeriako elementuak fabrikatu eta muntatzen, eta akaberako produktuak aplikatzen diharduten industrietan.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Zurezko produktuak fabrikatzeko makina finkoen operadorea.
• Prentsa-operadorea.
• Bankuko operadorea/armatzailea.
• Arotzeriako elementuen muntatzailea/mihiztatzailea.
• Bernizatzea/lakatzailea.
• Akaberen saileko arduraduna.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Arotzeriako eta altzarigintzako materialak. (132 o.)
• Eraikuntza-soluzioak. (198 o.)
• Arotzeriako oinarrizko eragiketak. (231 o.)
• Altzarigintzako oinarrizko eragiketak. (231 o.)
• Biltegiko kontrola. (66 o.)
• Dokumentazio teknikoa. (147 o.)
• Zuraren eta deribatuen mekanizazioa. (147 o.)
• Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa arotzerian eta altzarigintzan. (105 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako muntaia. (84 o.)
• Arotzeriako eta altzarigintzako akaberak. (84 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies