Lanbide-arloak
Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa - MAM
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Arotzeriako eta altzarigintzako teknikaria.
• Instalazioko eta altzari-hornikuntzako teknikaria.
• Zura prozesatzeko eta eraldatzeko teknikaria.
• Diseinuko eta altzari hornikuntzako goi-mailako
teknikaria.
• Aisiako ontziak mantentzeko teknikaria.
• Aisiako ontzietako zur egiturak eta altzariak
mantentzeko teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
580 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Zurezko ontzi tradizionalak eraikitzeko lanak zuzendu eta
egikaritzea eta, oro har, zurezko ontziak zaharberritu, mantendu
eta konpontzea, ontziolako zurgintzako teknika tradizionalak
erabiliz. Hori guztia finkatutako zehaztapen teknikoekin bat,
kalitate-prozedurak aplikatuz eta laneko arriskuen prebentzioa eta
ingurumen-babesa bermatuz.
Profesional hau gai izango da:
• Ontziolako zurgintzaren tradizioa suspertzea,
lanbidearen berezko jarduerak eginez.
• Ontzigintzako piezak grafikoki irudikatzea, bista eta
perspektibak marraztuz esku hutsez, taula gainean eta lagunduriko
diseinu-programen bidez.
• Ontzigintzako plano eta dokumentu grafikoak
interpretatzea, elementuak, atalak, xehetasunak eta ontzi baten
zatiak identifikatuz.
• Ontzietarako zura mekanizatzeko prozesuak zehaztea,
plano, arau eta katalogotan jasotako informazio teknikoa
interpretatuz.
• Ontziak eta zurezko ontzien elementuak muntatzea,
multzoak egiaztatuz neurtzeko tresnen bidez, zehaztutako prozeduren
arabera.
• Zurezko ontzietarako pieza eta elementuak lortu eta
muntatzea, mekanizatu eta muntatzeko dokumentazio teknikoa
erabiliz.
• Zurezko ontzietan iragazgaizte- eta akabera-lanak
egikaritzea, eta estankotasuna eta zigilatzea bermatzea.
• Zurezko ontzien prebentziozko mantentzea eta
mantentze zuzentzailea egitea, programatutako lan-plana betez.
• Ontziolako zurgintzako proiektuetarako aurrekontuak
egitea eta bezeroaren adostasuna lortzea.
• Lehengaiak hornitu eta biltegiratzea, baldintza
egokietan, eta kalitatea eta lotutako dokumentazioa kontrolatzea.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ontziolako arotza.
• Zurezko ontzien zaharberritzailea.
• Zurezko ontzien altzari-instalatzailea.
• Zurezko ontzien mantentze-teknikaria.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek zurezko ontziak eraiki, zaharberritu,
mantendu eta konpontzen dituzten enpresetan lan egiten du.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Ontzigintzako zirriborro eta planoak diseinatu,
grafikoki irudikatu eta interpretatzea. (90 o.)
• Ontziolako zurgintzako materialak. (30 o.)
• Zurezko elementuak mekanizatzea eta muntatzea. (240
o.)
• Zurezko ontzi tradizionalen akabera eta mantentzea.
(150 o.)
• Ontziolako zurgintzako lana antolatzea. (70 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak