Lanbide-arloak
Segurtasuna eta ingurumena - SEA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Larrialdietako eta babes zibileko planak egitea, eta,
horretarako, bitarteko eta baliabide teknikoak eta esku hartuko
duten langileak, eta larrialdiei erantzuteko prozedura operatiboak
zehaztea.
• Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten
larrialdien aurrean arriskuak ebaluatzea eta prebentzio-neurriak
eta alerta- eta zaintza-sistemak ezartzea.
• Babes zibilaren eta larrialdien esparruan
prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-ekintzak planifikatzea.
• Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten
larrialdietan desplazatzeko, esku hartzeko eta normaltasuna
berrezartzeko teknikak, esku hartzen duten langileen ekintzak eta
baliabideak zuzentzea eta gainbegiratzea.
• Baso-suteak itzaltzeko lanetan zaintzeko,
desplazatzeko, esku hartzeko eta normaltasuna berrezartzeko
teknikak, esku hartzen duten langileen ekintzak eta baliabideak
zuzentzea eta gainbegiratzea.
• Hiriko suteak itzaltzeko lanetan desplazatzeko, esku
hartzeko eta normaltasuna berrezartzeko teknikak, esku hartzen
duten langileen ekintzak eta erabili beharreko baliabideak
zuzentzea eta gainbegiratzea.
• Larrialdietan dauden pertsonak bilatzeko, salbatzeko
eta erreskatatzeko teknikak, esku hartzen duten langileen ekintzak
eta baliabideak zuzentzea eta gainbegiratzea.
• Hondamenak eta katastrofeak jasan dituzten
pertsonekin erabili behar diren laguntza-ekintzak eta baliabideak
zuzentzea eta gainbegiratzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Larrialdietako eta babes zibileko
kudeaketa-teknikaria.
• Baso-suteetako kudeaketa-teknikaria.
• Babes zibileko eta larrialdietako koordinatzailea.
• Baso-suteetako koordinatzailea.
• Ohiko eta ohiz kanpoko larrialdietako
koordinatzailea.
• Hiriko suhiltzaile-zerbitzuetako burua.
• Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten
larrialdien aurrean esku hartzeko zerbitzuetako burua.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Titulu hau lortzen duten pertsonek babes zibilaren eta
larrialdien esparruan lan egiten dute, batez ere estatuko babes
zibileko zerbitzuetan, larrialdietako unitate militarrean,
autonomia-erkidegoko, udalaz gaindiko eta udaleko babes zibileko
eta larrialdietako zerbitzuetan, larrialdietan eta katastrofeetan
arreta humanitarioa emateko erakundeetan eta enpresa pribatuetako
suhiltzaile-arloetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Larrialdietako eta babes zibileko plangintza. (180
o.)
• Arriskuen eta prebentzio-neurrien ebaluazioa. (165
o.)
• Babes zibilaren eta larrialdien inguruko
prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-ekintzak planifikatzea
eta garatzea. (120 o.)
• Fenomeno naturalek eragindako arriskuen gaineko
esku-hartzea gainbegiratzea. (132 o.)
• Arrisku teknologiko eta antropikoen gaineko
esku-hartzea gainbegiratzea. (132 o.)
• Baso-suteen eta agindutako erretzeen gaineko
esku-hartzea gainbegiratzea. (132 o.)
• Hiriko suteetako eta ohiko larrialdietako eragiketen
gaineko esku-hartzea gainbegiratzea. (99 o.)
• Salbamendu- eta erreskate-eragiketen gaineko
esku-hartzea gainbegiratzea. (200 o.)
• Hondamenak eta katastrofeak jasan dituzten pertsonei
laguntzeko ekintzak gainbegiratzea. (132 o.)
• Larrialdietako eta babes zibileko baliabideak
kudeatzea. (99 o.)
• Larrialdiak eta babes zibila koordinatzeko proiektua.
(50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak