Lanbide-arloak
Segurtasuna eta ingurumena - SEA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Ingurumen-osasuneko unitateak eta
ingurumen-kudeaketako sistemen arauzko dokumentazioa kudeatzea,
kontroleko, zaintzako eta segurtasuneko planak aplikatuz.
• Ingurumen-kontrol eta -analisietan lortutako emaitzen
koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzea, lortutako datuak
baliozkotuz.
• Pertsonen ohitura osasungarriak sustatzea,
ingurumen-heziketako eta osasun-sustapeneko programen garapenean
parte hartuz.
• Laginak protokolo espezifikoen arabera lortu
eta kontserbatzea, prozedura normalizatuak aplikatuz.
• Kontroleko, tratamenduko eta analisiko ekipoen
funtzionamendua egiaztatzea, tratamenduaren eta analisiaren lehen
mailako mantentzea eginez.
• Hondakinen kudeaketa zaindu eta kontrolatzea, horri
lotutako arriskuak identifikatuz eta ezarritako plana aplikatuz.
• Ingurune eraikiaren eta bertan gauzatutako jardueren
kalitatea zaindu eta kontrolatzea, lotutako arriskuak identifikatuz
eta araudia betetzeko jarduketak proposatuz.
• Elikagaien kalitatea zaindu eta kontrolatzea,
analisi-teknikak eta elikagai-segurtasuneko protokoloak aplikatuz.
• Airearen kalitatea egiaztatzea eta atmosferarako
isurketak kontrolatzea, arazketa- eta analisi-teknikak aplikatuz.
• Osasun publikoaren arloko interes-bektoreei lotutako
arriskuak zaindu eta kontrolatzea, horrela dagokionean horiek
kontrolatzeko biozidak eta produktu fitosanitarioak aplikatuz.
• Prozesuen trazabilitatea ziurtatzea, sortutako
dokumentazioa ezarritako euskarrian eginez eta erregistratuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ingurumen-osasuneko unitateak eta
ingurumen-kudeaketako sistemen arauzko dokumentazioa kudeatzea,
kontroleko, zaintzako eta segurtasuneko planak aplikatuz.
• Ingurumen-kontrol eta -analisietan lortutako emaitzen
koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzea, lortutako datuak
baliozkotuz.
• Pertsonen ohitura osasungarriak sustatzea,
ingurumen-heziketako eta osasun-sustapeneko programen garapenean
parte hartuz.
• Laginak protokolo espezifikoen arabera lortu
eta kontserbatzea, prozedura normalizatuak aplikatuz.
• Kontroleko, tratamenduko eta analisiko ekipoen
funtzionamendua egiaztatzea, tratamenduaren eta analisiaren lehen
mailako mantentzea eginez.
• Hondakinen kudeaketa zaindu eta kontrolatzea, horri
lotutako arriskuak identifikatuz eta ezarritako plana aplikatuz.
• Ingurune eraikiaren eta bertan gauzatutako jardueren
kalitatea zaindu eta kontrolatzea, lotutako arriskuak identifikatuz
eta araudia betetzeko jarduketak proposatuz.
• Elikagaien kalitatea zaindu eta kontrolatzea,
analisi-teknikak eta elikagai-segurtasuneko protokoloak aplikatuz.
• Airearen kalitatea egiaztatzea eta atmosferarako
isurketak kontrolatzea, arazketa- eta analisi-teknikak aplikatuz.
• Osasun publikoaren arloko interes-bektoreei lotutako
arriskuak zaindu eta kontrolatzea, horrela dagokionean horiek
kontrolatzeko biozidak eta produktu fitosanitarioak aplikatuz.
• Prozesuen trazabilitatea ziurtatzea, sortutako
dokumentazioa ezarritako euskarrian eginez eta erregistratuz.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek osasunaren eremuan lan egiten du nagusiki,
osasun publikoaren edo pribatuaren barruan, kutsatzaileak izan
daitezkeen ekoizpen-sektoreetan eta estatu-, autonomia- eta
toki-mailako administrazioan osasunarekin eta/edo ingurumenarekin
lotutako zerbitzuetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honetan ezarritako prestakuntzak produktu
fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren eta saltzailearen
txartelean eskatzen den ezagutza-maila bermatzen du, "Gaitua"
gaikuntza-mailarekin.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ingurumen-kudeaketako sistemak.
• Osasunerako eta ingurumenerako heziketa.
• Uren kontrola.
• Hondakinen kontrola.
• Ingurune eraikiaren osasuna eta arriskuak.
• Elikagai-kontrola eta -segurtasuna.
• Ingurumen- eta atmosfera-kutsadura.
• Organismo kaltegarrien kontrola.
• Ingurumen-osasuneko unitatea.
• Kimikako eta ingurumen-osasuneko proiektua.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐betiko ebaluazio akten publikazioa
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 31/10/2019
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐behineko ebaluazio‐akten publikazioa.
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/10/2019
Lanbide-arloa Itsasoa eta arrantza- MAP: Kualifikazio-taula
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 30/09/2019
Etiketak