Lanbide-arloak
Segurtasuna eta ingurumena - SEA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Ingurumen-informazioa hedatuko duen dokumentazioa
biltzeko eta hautatzeko.
• Ingurumenaren berri emateko, komunikazio-teknika
egokiak erabilita.
• Ingurumen-hezkuntzako jarduerak diseinatzeko.
• Bisitariak ingurunean zehar gidatzeko, eta
interpretazio-lanak egiteko.
• Ibilbideetako gorabeherak konpontzeko, ezarritako
protokoloak aplikatuta.
• Ingurumen-arazoak ezaugarritzeko, eta konponbide
iraunkorrak proposatzeko.
• Erabilera publikoko jarduerak kudeatzeko,
ingurunearen kontserbazioarekiko bateragarritasun-irizpideak
aplikatuta.
• Naturaguneak zaintzera eta kontrolatzera zuzenduko
diren eragiketak egiteko.
• Natura-inguruneko ondarearen balioak sustatzeko, eta,
horretarako, interpretazio-jarduerak garatzeko.
• Inguruneko habitatak kontrolatzera zuzenduko diren
eragiketak egiteko, eta haien asalduren berri emateko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ingurumen-hezitzailea.
• Ingurumen-informatzailea.
• Ingurumen-hezkuntzako monitorea.
• Ingurumen-gidaria.
• Ingurumen-jardueren programatzailea.
• Ingurumen-kanpainetako monitorea.
• Natura-ondareko gidari-interpretatzailea.
• Ingurumen-zerbitzuko profesionala.
• Naturaguneak kontrolatzeko teknikaria.
• Naturako monitorea.
• Ingurumen-agentea edo antzekoa.
• Ingurumen-ekipamenduetako monitorea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek helburu hauek izango dituen edozein
erakunde publiko edo pribatutan egingo du lan: ingurumena eta haren
baliabideak kontrolatzea, ingurumen-hezkuntzako programak garatzea
(ingurumenaren arloko informazioa, komunikazioa, prestakuntza eta
partaidetza), gidari-interpretatzaile jarduerak gauzatzea eta
ingurunean barrena laguntzea edo ingurumena kudeatzea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ingurumenaren egitura eta dinamika. (99 o.)
• Ingurune naturala. (198 o.)
• Giza jarduerak eta ingurumen-arazoak. (120 o.)
• Ingurumen-kudeaketa. (297 o.)
• Metodo eta produktu kartografikoak. (99 o.)
• Ingurumen-hezkuntzako teknikak. (80 o.)
• Ingurumen-hezkuntzako programak. (220 o.)
• Erabilera publikoko jarduerak. (80 o.)
• Ingurunean moldatzea. (66 o.)
• Gizarte-trebetasunak. (132 o.)
• Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko proiektua. (50
o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak