Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Turismo-ostatuko establezimenduak antolatzea eta
kontrolatzea, eta, horretarako, ezarritako enpresa-politikak
aplikatzea, sailen helburuak, merkataritza-ekintzak eta
establezimenduaren emaitza ekonomikoak kontrolatzea, eta ostatuen
arloko zerbitzuak egitea.
Profesional hau gai izango da:
• Turismo-ostatuko establezimenduen berezko zerbitzuak
koordinatzeko, eta establezimendu horien sailak kudeatzera eta
kontrolatzera zuzenduko diren antolamendu-egitura egokiak
bideratzeko.
• Merkatua aztertzeko eta ostatuko berezko oinarrizko
produktua merkaturatzeko, baita zerbitzu eta produktu osagarriak
ere.
• Establezimenduan bertan ekitaldiak antolatzeko eta
sustatzeko.
• Merkatua aztertzeko eta ostatuaren oinarrizko
produktua merkaturatzeko, baita zerbitzu eta produktu osagarriak
ere, erreserbak enpresa-eragimenaren irizpideekin kudeatuz.
• Harrera-saila kontrolatzeko eta ikuskatzeko, eta,
hala badagokio, zerbitzua egiteko, bezeroari arreta ezarritako
kalitate-mailarekin ematen zaiola ziurtatuz.
• Establezimenduan bertan ekitaldiak antolatzeko eta
sustatzeko, inplikatuta dauden sailekin koordinatuta, eta
horretarako beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak
kudeatzeko.
• Bezeroarentzako arreta zuzena, salmenta-osteko
zerbitzua eta kexa eta erreklamazioen kudeaketa ikuskatzeko.
Irakaskuntza hauek urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege
Dekretuan ezarritako oinarrizko mailako laneko arriskuen
prebentzioko teknikariaren ziurtagiria lortzeko beharrezko
ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Sektore turistikoan egin ohi du lan, eta, batez ere,
turismo-ostatuen azpisektorean, hoteletan zein hotelez kanpokoetan,
hala nola osasun-egoitzetan, ospitaleetan, ikasle-egoitzetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Turismo-ostatuetako zuzendariordea
• Harrera-lekuko burua
• Erreserben arduraduna.
• Erreserbaburua.
• Kalitateko koordinatzailea.
• Gelazainburua edo solairu- eta garbiketa-zerbitzuko
arduradun nagusia.
• Gelazainburuordea edo solairu- eta
garbiketa-zerbitzuaren ataleko arduraduna.
• Egoitza, ospitale eta antzekoetako
ostatu-kudeatzailea.
• Landa-etxeetako ostatu-kudeatzailea.
• Ekitaldien koordinatzailea.
• Turismo-ostatuko establezimenduetako salmenta-burua.
• Turismo-ostatuko establezimenduetako komertziala.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Turismo-merkatuaren egitura. (132 o.)
• Protokoloa eta harreman publikoak. (132 o.)
• Turismo-marketina. (165 o.)
• Turismo-ostatuetako zuzendaritza. (260 o.)
• Solairu-sailaren kudeaketa. (132 o.)
• Harrera eta erreserbak. (165 o.)
• Ostatuko giza baliabideak. (80 o.)
• Ekitaldiak merkaturatzea. (80 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Turismo-ostatua kudeatzeko proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak