Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Heziketa-zikloak > Goi-maila

TURISMO GIDARITZAKO, INFORMAZIOKO ETA LAGUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Lurralde-oinarria duten turismo-helmugak planifikatzea, sustatzea eta horien gainean informatzea, eta bidaiariak eta bezeroak gidatzea eta laguntzea helmugan bertan zein terminaletan, garraiobideetan, ekitaldietan eta beste turismo-helmuga batzuetan.

Profesional hau gai izango da:
• Turistari aholkuak eta informazioa emateko, informazio-puntuetan zein bidaian edo helmugan, eta, horretarako, oinarrizko protokolo-arauak kontuan hartzeko eta bezeroen araberako bitarteko tekniko egokiena erabiltzeko, betiere zerbitzugintza behar bezala egitera eta bisitariak leial egitea lortzera begira.
• Bidaiariak bidaietan, lekualdaketetan edo bisitaldietan gidatzeko eta laguntza emateko, eta, horretarako, komunikazio-estrategiak erabiltzeko eta bidaiarien gogobetetasuna lortzeko.
• Turistei eta bidaiariei informatzeko eta horiek gidatzeko, eta ondare kulturalaren eta naturalaren aberastasunarekiko errespetua sustatzeko.
• Hainbat ekitaldi moten eragiketak koordinatzeko eta bezeroei laguntza emateko, hala eskatzen duten kasuetan.
• Sor daitezkeen eta bidaiariengan eta egoeretan eragina izan dezaketen kontingentziei, ezustekoei eta kexei erantzuteko eta sortzen diren arazoei irtenbidea emateko, zerbitzua behar bezala garatu ahal izan dadin.
• Bezeroei garraiobideetan eta garraio-terminaletan (aireportuetan eta geltokietan) zerbitzu espezifikoak egiteko, eta prozesu horien berezko formalitateak egoki betetzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Profesional honek turismo-sektorean egiten du lan, zentzurik zabalenean hartuta, hau da, turismoaren ohiko arloez gain (hala nola turismo-helmugak eta informazio-puntuak) orotariko ekitaldiak, bidaiari-terminalak eta garraio-enpresak ere barnean hartuta.
Gainera, turismoaren sektoreko tokiko garapeneko planak eta jarduerak sortzeko eta ezartzeko gai izango da.
Horrenbestez, nork bere konturako zein besteren konturako langileak izango dira, eta administrazio publikoetan edo antzeko ezaugarriak dituzten entitateetan (partzuergoetan, patronatuetan, eta abar) izan dezakete lanpostua.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Tokiko gidaria.
• Ibilbide-gidaria.
• Kultura-interesa duten ondasunen kokalekuko gidaria.
• Turismo-informatzailea.
• Informazio-bulegoetako burua.
• Turismo-sustatzailea.
• Turismo-aholkularitzako enpresako teknikaria.
• Tokiko turismo-garapeneko agentea.
• Lurreko edo itsasoko garraiobideetako zerbitzaria/laguntzailea.
• Terminaletako laguntzailea (geltokiak, portuak eta aireportuak).
• Garraio-terminaletako fakturazio-arduraduna.
• Azoka, biltzar eta konbentzioetako laguntzailea.
• Ekitaldietako zerbitzuen arduraduna.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

• Turismo-merkatuaren egitura. (132 o.)
• Protokoloa eta harreman publikoak. (132 o.)
• Turismo-marketina. (132 o.)
• Turismo-helmugak. (165 o.)
• Turismo-baliabideak. (165 o.)
• Turismo-informazioko zerbitzuak. (140 o.)
• Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak. (140 o.)
• Turismo-produktuen diseinua. (140 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies