Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Lurralde-oinarria duten turismo-helmugak planifikatzea,
sustatzea eta horien gainean informatzea, eta bidaiariak eta
bezeroak gidatzea eta laguntzea helmugan bertan zein terminaletan,
garraiobideetan, ekitaldietan eta beste turismo-helmuga batzuetan.
Profesional hau gai izango da:
• Turistari aholkuak eta informazioa emateko,
informazio-puntuetan zein bidaian edo helmugan, eta, horretarako,
oinarrizko protokolo-arauak kontuan hartzeko eta bezeroen araberako
bitarteko tekniko egokiena erabiltzeko, betiere zerbitzugintza
behar bezala egitera eta bisitariak leial egitea lortzera begira.
• Bidaiariak bidaietan, lekualdaketetan edo
bisitaldietan gidatzeko eta laguntza emateko, eta, horretarako,
komunikazio-estrategiak erabiltzeko eta bidaiarien gogobetetasuna
lortzeko.
• Turistei eta bidaiariei informatzeko eta horiek
gidatzeko, eta ondare kulturalaren eta naturalaren
aberastasunarekiko errespetua sustatzeko.
• Hainbat ekitaldi moten eragiketak koordinatzeko eta
bezeroei laguntza emateko, hala eskatzen duten kasuetan.
• Sor daitezkeen eta bidaiariengan eta egoeretan
eragina izan dezaketen kontingentziei, ezustekoei eta kexei
erantzuteko eta sortzen diren arazoei irtenbidea emateko, zerbitzua
behar bezala garatu ahal izan dadin.
• Bezeroei garraiobideetan eta garraio-terminaletan
(aireportuetan eta geltokietan) zerbitzu espezifikoak egiteko, eta
prozesu horien berezko formalitateak egoki betetzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Profesional honek turismo-sektorean egiten du lan, zentzurik
zabalenean hartuta, hau da, turismoaren ohiko arloez gain (hala
nola turismo-helmugak eta informazio-puntuak) orotariko ekitaldiak,
bidaiari-terminalak eta garraio-enpresak ere barnean hartuta.
Gainera, turismoaren sektoreko tokiko garapeneko planak eta
jarduerak sortzeko eta ezartzeko gai izango da.
Horrenbestez, nork bere konturako zein besteren konturako
langileak izango dira, eta administrazio publikoetan edo antzeko
ezaugarriak dituzten entitateetan (partzuergoetan, patronatuetan,
eta abar) izan dezakete lanpostua.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Tokiko gidaria.
• Ibilbide-gidaria.
• Kultura-interesa duten ondasunen kokalekuko gidaria.
• Turismo-informatzailea.
• Informazio-bulegoetako burua.
• Turismo-sustatzailea.
• Turismo-aholkularitzako enpresako teknikaria.
• Tokiko turismo-garapeneko agentea.
• Lurreko edo itsasoko garraiobideetako
zerbitzaria/laguntzailea.
• Terminaletako laguntzailea (geltokiak, portuak eta
aireportuak).
• Garraio-terminaletako fakturazio-arduraduna.
• Azoka, biltzar eta konbentzioetako laguntzailea.
• Ekitaldietako zerbitzuen arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
• Turismo-merkatuaren egitura. (132 o.)
• Protokoloa eta harreman publikoak. (132 o.)
• Turismo-marketina. (132 o.)
• Turismo-helmugak. (165 o.)
• Turismo-baliabideak. (165 o.)
• Turismo-informazioko zerbitzuak. (140 o.)
• Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak. (140
o.)
• Turismo-produktuen diseinua. (140 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako
proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak