Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Sukaldaritza-produkzioko prozesuetan laguntzea,
jasotako jarraibideak eta ezarritako protokoloak jarraituta.
• Lehengaiak hartzeko, biltegiratzeko eta banatzeko
oinarrizko eragiketak egitea, erabili arteko mantentze-baldintza
egokietan eta jasotako jarraibideen eta ezarritako arauen arabera.
• Langunea prest jartzea, espazioak, makineria, tresnak
eta erremintak prestatuta.
• Materialak, ontziteria, lanabesak eta tresneria
garbitzea, ondoren higiene- eta osasun-baldintza egokietan
erabiltzen direla bermatzeko.
• Lehengaiei aplikatu behar zaizkien aurrez
elaboratzeko eta/edo lehengoratzeko prozesuak gauzatzea, haien
ezaugarrien arabera eta izan litzaketen aplikazioetarako
egokitasunaren arabera.
• Sukaldaritza-teknika errazak aplikatzea, oinarrizko
sukaldaritza-prestakinak eta askotariko aplikazioko prestakinak
lortzeko, betiere prozesuen estandarizazioa kontuan izanik.
• Sukaldaritzako elaborazio errazak amaitzea eta
aurkeztea, kontserbatzeko edo zerbitzatzeko ezarritako protokoloen
eta produktuen definizioaren arabera.
• Sukaldeko zerbitzua egiten laguntzea, jasotzen dituen
jarraibideak eta gauzatze-esparrua kontuan izanik.
• Ontziratzeko eta/edo kontserbatzeko prozesuak
gauzatzea, kalitatea zaintzeko eta elikadura-arriskuak saihesteko
ezarritako arauen arabera.
• Produkzio-jarduerak eta zerbitzugintzakoak garatzean
beharrezkoak diren zerbitzu aurreko eta zerbitzu ondoko eragiketak
gauzatzea, betiere gauzatze-esparrua eta prozesuen estandarizazioa
kontuan hartuta.
• Elikagaien eta edarien elaborazio errazak prestatzeko
eta aurkezteko prozesuak egitea, horiek kontserbatzeko edo
zerbitzatzeko produktuen definizioaren, jasotako jarraibideen eta
ezarritako protokoloen arabera.
• Cateringa muntatzeko zerbitzua eta lehengaiak eta
tresneria -erabilerara eta kontserbaziora begira- banatzeko
zerbitzua prestatzea.
• Bere erantzukizunpeko arloan, bezeroek egin
ditzaketen iradokizunei eta erreklamazioei arreta ematea eta horiek
jakinaraztea, ezarritako arauen arabera.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean
autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta
antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko
eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko
harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta
bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan
gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta
iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta,
arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina
aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta
baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa
erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta
ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta,
horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi
erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko
oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko
hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren
arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak
erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko
garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren
ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta
erantzukizunez erabiltzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Sukaldeko laguntzailea.
• Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko
unitateetako ekonomatuko laguntzailea.
• Aretoko zerbitzariaren laguntzailea.
• Tabernako edo kafetegiko zerbitzariaren laguntzailea.
• Tabernariaren laguntzailea.
• Sukaldeko laguntzailea elaborazio sinple eta azkarrez
(pintxoez, plater konbinatuez, eta abar) osatutako eskaintza duten
establezimenduetan.
• Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko
unitateetako ekonomatuko laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek
lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu
guztietan ikasleak onartzeko: Ostalaritza eta turismoa; Elikagaien
industriak; eta Irudi pertsonala).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan
ostalaritzaren sektoreko enpresa txikietan, ertainetan eta
handietan, jatetxe-arloko establezimenduetan, tabernetan,
kafetegietan eta janari prestatuetan espezializatuta dauden
dendetan, baita elikagaiak biltegiratzera, ontziratzera eta
banatzera zuzentzen diren enpresetan ere. Era berean, bere kontura
egin dezake lan ostalaritzaren eta ohiko jatetxe-arlo
tradizionalaren, modernoaren edo kolektiboaren azpisektoreetako
establezimendu txikietan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak. (132
o.)
• Sukaldaritza-lanetako oinarrizko prozesuak. (240 o.)
• Lehengaien hornikuntza eta kontserbazioa, eta
lehengaiak manipulatzeko higienea. (99 o.)
• Oinarrizko zerbitzatze-teknikak. (165 o.)
• Elikagaiak eta edariak prestatzeko oinarrizko
prozesuak. (165 o.)
• Cateringa eta taldeentzako materialak prestatzea eta
muntatzea. (120 o.)
• Bezeroentzako arreta. (66 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak