Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota
guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko,
kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak
gauzatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Sukaldaritzako elaborazioak gauzatzeko.
• Lehengaiei aplikatu beharreko aurreelaborazio-
eta/edo lehengoratze-prozesuak gauzatzeko.
• Elaborazioen dekorazioa/amaiera egiteko.
• Sukaldaritzako jenero edo elaborazio bakoitzerako
ontziratze- eta/edo kontserbazio-prozesuak gauzatzeko.
• Sukaldaritzako produkziorako beharrak zehazteko.
• Lehengaiak jasotzeko, biltegiratzeko eta banatzeko.
• Langunea prest jartzeko, espazioak, makineria,
tresnak eta erremintak prestatuta.
• Laneko eta ingurumeneko segurtasun-protokoloak,
higienekoak eta kalitatekoak produkzio-prozesu osoan zehar
aplikatzeko.
Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko
ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako
jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Ostalaritzaren sektoreko enpresetan, eta elikagaiak
aurrez elaboratzeko, elaboratzeko eta, hala badagokio,
zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten jatetxe arloko
azpisektoreko establezimenduetan. Horrez gain, elikagai gordinak
aurrez elaboratzen eta merkaturatzen aritzen diren
establezimenduetan, janari prestatuetan espezializatutako dendetan,
elikagaiak biltegiratzen, ontziratzen eta banatzen aritzen diren
enpresetan eta beste zenbaitetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Sukaldaria.
• Partidaburua.
• Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko
unitateetako ekonomatuko langilea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eskaintza gastronomikoak. (99 o.)
• Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa.
(297 o.)
• Sukaldaritzako teknikak. (330 o.)
• Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak.
(165 o.)
• Sukaldaritzako produktuak. (294 o.)
• Jatetxe-arloko postreak. (168 o.)
• Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea.
(66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak