Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Heziketa-zikloak > Oinarrizko

OSTATUKO ETA GARBITEGIKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Ostatuko eta garbitegiko oinarrizko  profesionala  (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza hauek GUZTIAK bete behar dira:
• 15 urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan 17 urte baino gehiago ez izatea.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea.
• Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea.


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Logelak, zona nagusiak eta eremu komunak prestatzea eta prest jartzea, segurtasun-arauak eta kalitate eta ingurumen-babeseko eskakizunak beteta.
• Cateringa muntatzeko zerbitzuarekin eta lehengaiak eta tresneria -horien erabilerara eta kontserbaziora begira- banatzeko zerbitzuarekin elkarlanean jardutea.
• Jantziak eta etxeko arropak garbitzeko eta konpontzeko ehunezko materialak eta produktuak hautatzea eta pilatzea, konposizioko eta kontserbazioko etiketen arabera.
• Ehunezko gaiak uretan eta/edo lehorrean garbitzeko prozesuak egitea, eta industria-instalazioetan tratatutako gaiak lehortzea, lisatzea, poltsan sartzea eta biltegiratzea, betiere ezarritako prozesua, metodoak eta produktuak aplikatuta.
• Ostatu-establezimenduen berezko arropak garbitzeko, lisatzeko eta akabera emateko jarduerak egitea, segurtasun-arauak eta kalitate eta ingurumen-babeseko eskakizunak beteta.
• Jantziak edo etxeko arropak konpontzea, ehungintzako berariazko oinarrizko teknikak aplikatuta eta beharrezko akabera ziurtatuta.
• Hondakinak edo hondar-materialak gaika biltzea, higiene- eta segurtasun-baldintzetan, ingurumena zainduz eta babestuz.
• Bezeroari arreta ematea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
• Kortesiako arauak erabiltzea bezeroekiko harremanetan, enpresaren edo lantokiaren irudi korporatiboa kontuan hartuta.
• Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
• Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.
• Ingurumena kontserbatzera zuzentzen diren jardunak baloratzea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko jardueren ondorioak bereiztea.
• Autoikaskuntzara zuzentzen den informazioa lortzea eta komunikatzea, baita ingurune pertsonaleko, sozialeko eta profesionaleko zenbait testuingurutan hura erabiltzera zuzentzen dena, betiere eskura dauden baliabideen bitartez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezko baliabideen bitartez.
• Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, horien erabilera eta gozamena aberastasun pertsonaleko eta sozialeko iturri gisa baloratuta.
• Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi, doitasunez eta jarioz komunikatzea, eskura dituen bitarteko, kanal eta euskarrien bidez, eta, horretarako, gaztelaniaren  eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko berezko hizkuntza-baliabideak erabiltzea eta egokitzea.
• Laneko ohiko egoeretan zein ohiko egoera pertsonaletan eta sozialetan, atzerriko hizkuntzako oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabilita komunikatzea.
• Eskura duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu izanik, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen errazak ematea.
• Lan-jardueran aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, haren eskura dauden prestakuntza-eskaintzak erabiltzea eta baliabideak aurkitzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.
• Bere autonomia- eta erantzukizun-mailaren berezko zereginak betetzea, esleitzen zaion lanean kalitate- eta eragimen-irizpideak erabilita, bakarka edo talde bateko kide gisa.
• Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan esku hartzen duten gainerako pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuta eta egindako lanaren kalitatean lagunduta.
• Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuz.
• Lanbide-jardueran eragina duten kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako arauak betetzea.
• Izpiritu ekintzailearekin, ekimen pertsonalarekin eta erantzukizunarekin jardutea bere lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean.
• Bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Solairuetako zerbitzaria turismo-ostatuetako establezimenduetan, edozein tipologiatakoak, modalitatetakoak edo kategoriatakoak izanik ere.
• Logeletako morroia.
• Solairuetako eta garbiketako laguntzailea.
• Ostatu-establezimenduetako garbitegiko eta arropa zuriko laguntzailea.
• Arropa-garbigailuetako eta -lehorgailuetako langilea.
• Arropak lisatzeko makinetako eta tresneriako langilea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Ostalaritza eta turismoa; Elikagaien industriak; eta Irudi pertsonala).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura egin ohi du lan hoteletan edo beste mota bateko turismo-ostatuetan eta egoitzetan -eskola-egoitzetan, zaharren egoitzetan eta osasun-egoitzetan, besteak beste-, baita kolektiboei arreta emateko zerbitzu-enpresetan, industria-garbitegietan eta antzekoetan ere.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Ostatuetan logelak eta eremu komunak prest jartzea. (165 o.)
• Ehungintzako materialak eta produktuak. (99 o.)
• Arropa garbitu eta lehortzea. (165 o.)
• Arropa lisatzea eta poltsaratzea. (132 o.)
• Ostatuan arropa zuria garbitzea eta mantentzea. (240 o.)
• Taldeentzako materialak eta cateringa prestatzea eta muntatzea. (120 o.)
• Bezeroen arreta. (66 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies