Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Jatetxe-arloaren esparruan elikagaiak eta edariak
prestatzeko, aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak eta
bezeroarentzako arretari dagozkionak gauzatzea. Jatetxe-arloaren
esparruan elikagaiak eta edariak prestatzeko, aurkezteko eta
zerbitzatzeko jarduerak eta bezeroarentzako arretari dagozkionak
gauzatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Egin behar den elikagaien eta edarien zerbitzu mota
hautatzeko, jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta.
• Espazioak, makineria, tresnak eta erremintak
prestatzeko eta, hala, produkzio-unitateak eta/edo
zerbitzugintzakoak prest jartzeko.
• Produkzio-jarduerak eta zerbitzugintzakoak garatzean
beharrezkoak diren zerbitzu aurreko eta zerbitzu ondoko eragiketak
eta prozesuak gauzatzeko, horretarako esparrua eta prozesuen
estandarizazioa kontuan hartuta.
• Bezeroari zerbitzu egiteko eta arreta emateko.
• Fakturazioaren eta/edo kobratzearen prozesuak
gauzatzeko.
• Lehengaiak jasotzeko, biltegiratzeko eta banatzeko.
• Bezeroari zerbitzu egiteko eta arreta emateko.
Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko
ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako
jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Ostalaritzaren sektorean eta jatetxe-arloko
establezimenduetan. Oro har, elikagaiak eta edariak elaboratzeko
eta zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten
produkzio-sektoreetan, esate baterako ostalaritza-sektorean, eta,
horren esparruan, hotel eta jatetxe-arloetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Taberna-kafetegiko edo jatetxeko zerbitzaria.
• Jangelako zerbitzaria.
• Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko
unitateetako ekonomatuko langilea.
• Tabernaria.
• Sommelier-laguntzailea.
• Garraiobideetako zerbitzuetako laguntzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Taberna-kafetegiko oinarrizko eragiketak. (297 o.)
• Jatetxeko oinarrizko eragiketak. (297 o.)
• Taberna-kafetegiko zerbitzuak. (147 o.)
• Jatetxeko eta ekitaldi berezietako zerbitzuak. (252
o.)
• Ardoa eta zerbitzua. (66 o.)
• Eskaintza gastronomikoak. (99 o.)
• Jatetxe-arloko komunikazio-teknikak. (63 o.)
• Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea.
(66 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak