Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Jatetxe-arloko elikagaien eta edarien produkzioa eta
zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta
bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko
berezko jarduerak kontrolatzea, helburu ekonomikoak betetzea,
ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko
arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera
jardutea.
Profesional hau gai izango da:
• Enpresak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak
definitzeko, proiektu estrategikoaren parametroak kontuan izanik.
• Produkzio- eta zerbitzu-prozesuak diseinatzeko eta
antolamendu-egitura eta beharrezko baliabideak zehazteko,
enpresaren ezaugarriak kontuan izanik.
• Elikagaien eta edarien zerbitzuen eskaintza
zehazteko, eta produkzioko fitxa teknikoak egiteko, prezioak
finkatzera eta prozesuak estandarizatzera begira.
• Jarduerak programatzeko eta baliabideak antolatzeko,
produkzio-beharren eta aurrez finkatutako helburuen arabera.
• Ardoak, edariak eta bestelako lehengaiak baldintza
egokietan hornitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko, lotzen den
dokumentazioa eta kalitatea kontrolatuta.
• Langunea prest jartzeko, eta espazioak, makineria,
tresnak eta erremintak prestatzeko edo prestatuta daudela
egiaztatzeko.
• Elikagaien eta edarien zerbitzu-aurreko, zerbitzuko
eta zerbitzu-osteko prozesuak egiteko eta gainbegiratzeko, eta
zerbitzugintza koordinatzeko, betiere gauzatze-esparrua eta
ezarritako protokoloak kontuan izanik.
• Produkzio eta zerbitzuko unitateekin lotzen den
administrazio-dokumentazioa betetzeko, eta aurrekontu-kontrolak,
txostenak edo ondoriozko edozein jarduera egiteko, betiere
informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.
• Bezeroen eskaerei, iradokizunei eta erreklamazioei
erantzuteko, eta, horrela, bezeroen iguripenak betetzeko eta haien
gogobetetasuna lortzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Profesional honek sektore publikoko nahiz pribatuko
jatetxe-arloko enpresa handietan, ertainetan edo txikietan egiten
du lan. Kasu horretan, jatetxeko zuzendaritzaren edo gerentziaren
mende edo hierarkian gorago dagoen horien baliokidearen mende
betetzen dituzte haien egitekoak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Elikagaien eta edarien zuzendaria.
• Jatetxe-arlo modernoaren gainbegiratzailea.
• Maîtrea.
• Aretoko burua.
• Taberna-kafetegiko arduraduna.
• Oturuntzetako burua.
• Cateringeko eragiketen burua.
• Sommelierra.
• Edarien erosketetako arduraduna.
• Ekonomatuko eta upeltegiko arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lehengaien hornikuntzaren kontrola. (99 o.)
• Taberna-kafetegiko zerbitzu-prozesuak. (198 o.)
• Jatetxeko zerbitzu-prozesuak. (264 o.)
• Sommelier-lanak. (100 o.)
• Jatetxe arloko zerbitzuen eta ekitaldien plangintza
eta zuzendaritza. (180 o.)
• Elikadurako kalitatearen eta segurtasunaren eta
higienearen kudeaketa. (66 o.)
• Gastronomia eta nutrizioa. (60 o.)
• Jatetxe arloko administrazio eta merkataritzako
kudeaketa. (99 o.)
• Jatetxe arloko giza baliabideak eta taldeen
zuzendaritza. (80 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritzako proiektua.
(50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak