Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Bidaia konbinatuak eta orotariko ekitaldiak programatzea eta
egitea eta turismo-zerbitzuak saltzea bidaia-agentzien eta beste
banaketa-unitate batzuen bidez.
Profesional hau gai izango da:
• Bezeroaren eskarietara kalitatean, denboran eta
prezioan egokituko diren bidaia konbinatuak eta beste
turismo-zerbitzu konplexu batzuk programatzeko eta eskaintzeko.
• Bezeroaren iguripenetara eta beharretara egokituko
diren biltzarretarako, azoketarako eta beste ekitaldi batzuetarako
zerbitzuak programatzeko eta eskaintzeko.
• Bezeroari turismo-zerbitzuetako hainbat aukera
aholkatzeko eta proposatzeko, haren eskaerak interpretatuz eta
beharrak kalibratuz, betiere haren iguripenak estaltzera begira.
• Turismo-zerbitzuen eta -produktuen
erabilera-eskubideak erreserbatzeko, aplikatu beharreko tarifak
kalkulatuz, eta horiek berresteko bonuak eta dokumentuak
jaulkitzeko.
• Eskaintzarekin lotuta egongo den salmenta-osteko
zerbitzua abian jartzeko eta bezeroari arreta emateko, eta, hala,
bezeroaren eskaerei eta erreklamazioei erantzuteko eta bezeroen
gogobetetasuna eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko.
• Administrazio-zereginak garatzeko -fakturazio,
kobrantza eta ordainketako eragiketak barne-, eta, hala, legeen,
ekonomiaren eta enpresaren arloko eskakizunak betetzeko eta
bezeroekiko eta hornitzaileekiko betebeharrak ekonomikoki
likidatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Turismo-sektorean, bidaia-agentzia txikizkarien,
handizkarien eta handizkari/txikizkarien azpisektorean, baita
harreran eta ekitaldietan espezializatutako agentzietan ere. Honako
atal hauetan:
o Administrazioa.
o Erreserbak.
o Produktua.
• Turismo-zerbitzuen/produktuen eta ekitaldien
salmenta.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Bidaia-agentziako bulegoko burua
• Bidaia-agentziako saileko burua.
• Bidaia-agentea.
• Bidaia-aholkularia.
• Ekitaldi-antolatzailea.
• Bidaia-zerbitzuen eta bidaia programatuen saltzailea.
• Bidaia eta turismo-zerbitzuen sustatzaile
komertziala.
• «Booking» edo erreserben saileko enplegatua.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Turismo-merkatuaren egitura. (132 o.)
• Protokoloa eta harreman publikoak. (132 o.)
• Turismo-marketina. (132 o.)
• Turismo-helmugak. (165 o.)
• Turismo-baliabideak. (165 o.)
• Turismo-produktuen kudeaketa. (140 o.)
• Turismo-zerbitzuen salmenta. (140 o.)
• Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza.
(140 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa.
(50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak