Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Heziketa-zikloak > Goi-maila

BIDAI AGENTZIETAKO ETA OSPAKIZUNEN KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Bidaia-agentzietako eta ospakizunen kudeaketako goi-mailako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Bidaia konbinatuak eta orotariko ekitaldiak programatzea eta egitea eta turismo-zerbitzuak saltzea bidaia-agentzien eta beste banaketa-unitate batzuen bidez.

Profesional hau gai izango da:
• Bezeroaren eskarietara kalitatean, denboran eta prezioan egokituko diren bidaia konbinatuak eta beste turismo-zerbitzu konplexu batzuk programatzeko eta eskaintzeko.
• Bezeroaren iguripenetara eta beharretara egokituko diren biltzarretarako, azoketarako eta beste ekitaldi batzuetarako zerbitzuak programatzeko eta eskaintzeko.
• Bezeroari turismo-zerbitzuetako hainbat aukera aholkatzeko eta proposatzeko, haren eskaerak interpretatuz eta beharrak kalibratuz, betiere haren iguripenak estaltzera begira.
• Turismo-zerbitzuen eta -produktuen erabilera-eskubideak erreserbatzeko, aplikatu beharreko tarifak kalkulatuz, eta horiek berresteko bonuak eta dokumentuak jaulkitzeko.
• Eskaintzarekin lotuta egongo den salmenta-osteko zerbitzua abian jartzeko eta bezeroari arreta emateko, eta, hala, bezeroaren eskaerei eta erreklamazioei erantzuteko eta bezeroen gogobetetasuna eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko.
• Administrazio-zereginak garatzeko -fakturazio, kobrantza eta ordainketako eragiketak barne-, eta, hala, legeen, ekonomiaren eta enpresaren arloko eskakizunak betetzeko eta bezeroekiko eta hornitzaileekiko betebeharrak ekonomikoki likidatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Turismo-sektorean, bidaia-agentzia txikizkarien, handizkarien eta handizkari/txikizkarien azpisektorean, baita harreran eta ekitaldietan espezializatutako agentzietan ere. Honako atal hauetan:
o Administrazioa.
o Erreserbak.
o Produktua.
• Turismo-zerbitzuen/produktuen eta ekitaldien salmenta.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Bidaia-agentziako bulegoko burua
• Bidaia-agentziako saileko burua.
• Bidaia-agentea.
• Bidaia-aholkularia.
• Ekitaldi-antolatzailea.
• Bidaia-zerbitzuen eta bidaia programatuen saltzailea.
• Bidaia eta turismo-zerbitzuen sustatzaile komertziala.
• «Booking» edo erreserben saileko enplegatua.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Turismo-merkatuaren egitura. (132 o.)
• Protokoloa eta harreman publikoak. (132 o.)
• Turismo-marketina. (132 o.)
• Turismo-helmugak. (165 o.)
• Turismo-baliabideak. (165 o.)
• Turismo-produktuen kudeaketa. (140 o.)
• Turismo-zerbitzuen salmenta. (140 o.)
• Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza. (140 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies