Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Espezializazioak > Espezializazio Programak

SUKALDARITZA ADIMENDUNA, SUKALDARITZA JASANGARRIA ESPEZIALIZATZEKO PROGRAMA

Programarekin lotutako tituluak:

• Sukaldaritzako eta gastronomiako teknikaria.
• Jatetxe arloko zerbitzuetako teknikaria.
• Sukalde-zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.
• Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritzako goi-mailako teknikaria

Ikasketaren iraupena:

Zerbitzuetako ibilbidea: 840 ordu.
Sukaldaritzako ibilbidea: 980 ordu.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Zerbitzu -ibilbidea:

Barrako zerbitzuko eta koktelgintzako jarduerak garatzea, bai eta barrako zerbitzuarekin nahiz ekitaldien antolaketarekin loturiko sukaldaritza-prestakinen lanketa-jarduerak ere, oinarrizko zerbitzuaren edo ekitaldi jakin bati egokitutako zerbitzuaren eskaintza planifikatuz, antolatuz eta kontrolatuz, teknomarketina baliatuz enpresaren posizionamendu lehiakorrari begira, eta betiere jasangarritasun-printzipioak aintzat hartuta.

Sukalde-ibilbidea:

Sukaldaritza tradizionaleko eta abangoardiako sukaldaritzako ekoizpena eta zerbitzua kudeatzea, produktu, teknika eta euskarri berriekin esperimentatuz, teknomarketina baliatuz enpresaren posizionamendu lehiakorrari begira, eta jasangarritasun-printzipioak aintzat hartuta.

Profesional hau gai izango da:
Bi ibilbideei dagozkien konpetentziak:

• Jatetxe-arloko hornikuntzaren kudeaketan jasangarritasun-printzipioak aplikatzea, erosketak doituz, kontsumo-gehiegikeriak saihestuz eta garaian garaiko tokiko produktu jasangarriak erabiliz.
• Energia- eta kontsumo-efizientziako irizpideak aplikatzea, jatetxe-arloko jarduera planifikatzean eta garatzean, produktu eta zerbitzu jasangarriak eta osasungarriak diseinatuz eta landuz, tokiko kultura gastronomikoa sustatuz eta haren ondarea zainduz, eta soberakinak gera daitezen eragotziz, hondakinen kudeaketa egoki baten bitartez.
• Kartak eta beste elementu eta zerbitzu berritzaile batzuk diseinatzea, faktore bereizleak txertatuz, kontuan hartuta establezimendu mota eta lortu nahi diren helburuak, eta, beharrezkoa izanez gero, beste profesional batzuen aholkua bilatuz.
• Joera-behatzailearen figuraren bitartez, gaur egun eragin handienekoak diren joerak zehaztea, ostalaritza-establezimendu espezifikoen beharrei egokitutako publizitate original bat gauzatzeko.
• Komunikaziorako eta, hala badagokio, salmentarako espazio birtual bat sortzea, establezimendu bakoitzaren beharrei egokitua, kartaren eta argazki gastronomikoen aurkezpen bat jasoko

Zerbitzu-ibilbideko konpetentzia espezifikoak:

• Jatetxe-arloan ekitaldiak antolatzea, eremuen eta instalazioen erabilera nahiz langile-beharrak planifikatuz, haien esku-hartzea gainbegiratzea eta protokolo-arauak aplikatzea, ekitaldi motaren arabera.
• Beharrezko lehengaiez hornitzea, eta lehengai horiek biltegiratzea eta manipulatzea, haien ezaugarri organoleptikoak identifikatuz eta kontserbazio- eta lehengoratze-teknikak aplikatuz, eta betiere higiene- eta osasun-arloko araudia, lan-arriskuen prebentziorako araudia nahiz ingurumen- arlokoa betez.
• Lehengai motak eta haien ezaugarri organoleptikoak bereiztea, sailkatzea eta hautatzea, eta miniatura-sukaldaritzako hainbat prestakinetan erabiltzeko kantitateak kalkulatzea.
• Sukaldaritza-prestakin tradizionalak nahiz berritzaileak lantzea, barrarako nahiz aretorako, Euskal Herriko, eskualdeetako eta nazioarteko gastronomiako errezetetan sukaldaritza-teknika tradizionalak nahiz abangoardiakoak aplikatuz, eta prestakinei azken ukituak ematea eta aurkezteko prestatzea.

Sukalde-ibilbideko konpetentzia espezifikoak:

• Ikertzea eta diseinu- eta sorkuntza-proiektuak garatzea, arlo anitzeko literatura espezializatua oinarri hartuta, abangoardiako sukaldaritzako proposamenak egiteko.
• Prestakin tradizionalak berrinterpretatzea, lehengai eta sukaldaritza-teknika berritzaileak edo nazioartekoak baliatuta, eta aintzat hartuta zer-nolako potentzialtasuna duten eta zer aukera ematen dituzten gure gastronomiara egokitzeko.
• Konposizio-prozesuan gastrofisikarekin eta kolorearen psikologiarekin lotutako alderdiek nahiz bolumenaren eta formaren arteko erlazioak duten eraginaz jabetzea eta horien alderdi nagusiekin esperimentatzea.
• Edari hotzak nahiz beroak, konbinatuak eta koktelak prestatzea eta zerbitzatzea, kasu bakoitzerako prozedura eta teknika egokiak baliatuta, eta tresnak, ekipoak eta altzariak modu jasangarrian eta efizientean erabiliz, emaitza klasikoak nahiz berritzaileak lortzeko xedez.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Partida-burua.
• Sukalde-burua.
• Areto-burua.
• Barrako zerbitzaria.
• Ostalaritza-enpresetako teknomarketineko arduraduna.
• Ekitaldien antolatzailea.
• Taberna-kafetegiko arduraduna.
• Lehengaien hornikuntzaren arduraduna.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional horrek ostalaritza-zerbitzuen sektoreko jatetxe-arloko enpresetan garatzen du bere jarduera, sukalde-eremuan, aretoan nahiz tabernan, baita merkaturatze-arloan ere.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Sukaldaritza jasangarria. (130 o.)
• Teknomarketina. (170 o.)
• Konpetentzia pertsonalen eta sozialen garapena. (80 o.)

Zerbitzu -ibilbidea:
• Barrako zerbitzua, koktelgintza eta ekitaldiak. (300 o.)
• Barrarako sukaldaritza, miniatura-sukaldaritza. (160 o.)

Sukalde-ibilbidea:
• Zientzia sukaldaritzan, tradizioa eta abangoardia. (360 o.)
• Taberna-kafetegiko eta aretoko zerbitzua. (240 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika