Lanbide-arloak
Ostalaritza eta turismoa - HOT
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Sukaldaritzako eta Gastronomiako Teknikaria.
• Elikagaiak Merkaturatzeko Teknikaria.
• Okintzako, Gozogintzako eta Konfiteriako Teknikaria.
• Merkataritza Jardueretako Teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
900 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Janari-produktuak saltzen dituzten establezimenduetan
produktu freskoak prestatzea, manipulatzea, banatzea eta baten bat
falta denean gehiago ateratzea, bai eta lan horiek egiten direla
kontrolatzea ere. Horrez gain, bezeroei salmenta lagundua
eskaintzea eta erakustaltzaria modu egokian mantentzea -hots,
ezarrita dauden kalitate irizpideak betez-, eta araubide
higieniko-sanitarioak, laneko zein ingurumeneko arriskuen
prebentzioari buruzkoak eta kontsumitzailearen babesari buruzkoak
ezarritakoa betetzea.
Profesional hau gai izango da:
• Produktua jasotzea (zentralizatua zein
deszentralizatua), egiaztapen kuantitatiboa (fakturak eta
albaranak) eta kualitatiboa (zerbitzuaren kalitatea eta baldintzak)
egitea, beharrezkoak diren zordunketa/abonuak egitea eta
arduradunari hautematen diren gorabeheren berri ematea.
• Atal horri dagozkion ekoizpen eta/edo manipulazio
lanak egitea (hala nola, gantza kentzea, zatitzea, xerrak egitea,
ontziratzea, etiketak jartzea edo produkturik falta denean gehiago
ateratzea), ezarritako prozedurei jarraikiz.
• Atalari dagokion erakustaltzaria prestatzea,
ezarritako prozedurei jarraikiz.
• Bezeroak artatzea, atal horretarako ezarri den
mailako zerbitzua eta tratua eskainita.
• Produktuen kontserbazio-egoera eta/edo
iraungitze-data kontrolatzea, aurrez emandako irizpideen arabera.
• Aurrez emandako irizpideen arabera, atalari dagozkion
lanak egitea, prezioak eta kartelak eguneratzea, datuak biltzea eta
abar.
• Eremu horretako parametroak mantentzen direla
egiaztatzea, eskaera zentralizatua egokia izan dadin, jasotako
eskaera gainbegiratzea eta, beharrezkoa bada, hura aldatzea.
• Arduradunei bezeroek eskatutako produktuen eta
egindako erreklamazioen berri ematea, emandako zerbitzua hobetze
aldera.
• Erakustaltzarian dauden produktuak higiene eta
osasungarritasun baldintza egokietan daudela egiaztatzea, eta,
arazorik hautemanez gero, ataleko arduradunari jakinaraztea.
• Atal horri dagozkion kalitate-irizpideak betetzen
direla kontrolatzea.
• Aldian-aldiko inbentarioa egiten laguntzea.
• Kontrolatzea atal horretako tresnak, makineria eta
instalazioak egoki erabiltzen, mantentzen eta garbitzen direla.
• Lanpostuari lotutako segurtasun eta higiene arauak
betetzea.
• Arduradun baten ardurapean, ataleko lana
erregistratzea , hainbat zerrendatan (kudeaketako zerrendak,
ustiapen-kontua...), agertzen diren kontzeptuak interpretatzea eta
horiek hobetzen laguntzea.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Freskoetan espezializatutako saltzailea.
• Freskoen ataleko arduraduna
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek janari-produktuak saltzen dituzten
enpresetan egiten du lan, zehazki, produktu freskoen atalean.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Elikaduraren arloko marketina eta bezeroarentzako
arreta. (250 o.)
• Freskoen ataletako gamen, produktuen tratamenduen eta
prozesuen ezagutza. (500 o.)
• Gastronomia, nutrizioa eta osasuna. (150 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak