Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Espezializazioak > Espezializazio Programak

GOI-SUKALDARITZAKO ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOEN SORKUNTZA ETA GARAPENA

Programarekin lotutako tituluak:

• Sukaldaritzako eta gastronomiako teknikaria.
• Jatetxe arloko zerbitzuetako teknikaria.
• Sukalde-zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.
• Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

900 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Goi-mailako esperientzia gastronomikoak sortzea, garatzea eta komunikatzea, jasangarritasuna, osasunaren sustapena eta konpromiso soziala kontuan hartuta, prozesu osoaren oinarrian dauden funtsezko elementuak eta balioak izaki.

Profesional hau gai izango da:
• Esperientzia gastronomikoak sortzea, bezeroak zentzumenen bidez harritzeko testura, usain, zapore berriekin, plateren arkitekturarekin...
• Jatetxe-arloko enpresaren jarduerak txertatzea bere ingurune sozial, kultural, ekonomiko eta fisikoan, daukan balioa nabarmenduta, eta irizpideok aplikatzea: jasangarritasuna, konpromiso soziala eta osasunaren sustapena.
• Bizimolde osasungarriak sustatzea enpresaren jardueran esku hartzen duten kolektibo guztietan, edo enpresarekin harremana dutenetan.
• Jatetxe-arloko enpresaren jarduera antolatzeko ereduak edo moduak asmatzea eta ezartzea, bateragarri egin ahal izateko enpresaren jardueran esku hartzen duten edo enpresarekin harremana duten kolektiboen interesak (enpresenak, pertsonenak, familienak, sozialak).
• Erakundean sortutako jakintza erabiltzea, proiektu berriak sortzeko, etorkizuneko elikadura eta gastronomia itxuratzen lagun dezaten, betiere jasangarritasunaren, elikaduraren bidezko osasunaren eta konpromiso sozialaren ikuspuntutik.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Sukaldaritzako heziketa-zikloetako ikasleentzat:
   - Elikagai- eta edari-zuzendaria.
   - Sukaldeko zuzendaria.
   - Chef exekutiboa.
   - Sukaldeko produkzio-burua.
   - Sukalde-arduraduna.
   - Sukaldeko bigarren arduraduna.
   - Catering eragiketetako burua.
   - Partida-arduraduna.
   - Sukaldaria.
   - Ekonomatuaren eta upeltegiaren arduraduna.
   - I+Garen arduraduna.
• Zerbitzuen arloko heziketa-zikloetako ikasleentzat:
   - Maîtrea.
   - Aretoburua.
   - Taberna-kafetegiko arduraduna.
   - Oturuntzaburua.
   - Catering eragiketetako burua.
   - Sommelierra.
   - Edari-erosketen arduraduna.
   - Ekonomatuaren eta upeltegiaren arduraduna.
   - I+Garen arduraduna.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional hauek goi-mailako sukaldaritza ardatz duten jatetxe-arloko enpresetan lan egiten dute, bai sukaldaritza-sailean, bai bezeroentzako zerbitzu- edo arreta-sailean.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Esperientzia gastronomikoak. (360 o.)
• Langileekin, bezeroekin eta bisitariekin harremanetan aritzeko trebetasun sozialak. (360 o.)
• Sormena. (180 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika