Lanbide-arloak

Ostalaritza eta turismoa - HOT

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Erdi-maila

BILERA PROFESIONAL, KONGRESU, AZOKA, ERAKUSKETA ETA EKITALDIETAN LANGILEAK KOORDINATZEKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Turismo-ostatuak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Jatetxe Arloko Zerbitzuetako Teknikaria.
• Administrazio Kudeaketako Teknikaria.
• Bidaia-agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
• Turismo-gidaritzako, -Informazioko eta -Laguntzako Goi-mailako Teknikaria.
• Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria.
• Merkataritza Jardueretako Teknikaria.
• Elikagaiak Merkaturatzeko Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• Bilera profesional, pizgarri, konbentzio, kongresu, erakusketa, azoka (Meetings, Incentives, Conferences and Exhibitions; hemendik aurrera, MICE) eta ekitaldien antolakuntzan zerbitzua ematen duten langile taldeen hautaketan, prestakuntzan eta gainbegiratzean identifikazio-, lankidetza- eta laguntza-lanak egitea. Eta, horretarako, atzerriko hizkuntza bat erabiliko da, zehaztutako ekintza-planaren protokoloaren eta kalitate- eta segurtasun-estandarren arabera eta indarreko araudia beteta.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lan-aukerak:
• Bilera profesional, kongresu eta ekitaldien antolakuntzan espezializatutako baliabide materialen eta giza baliabideen koordinatzailea.
• Kongresuko teknikaria kongresuen antolatzaile profesionalen (KAP) enpresetan, bidaia-agentzietan, harrera-zerbitzuetako agentzietan [Destination Management Company (DMC)], elkarteen enpresa kudeatzaileetan (EEK), konbentzio-zentroetan, sektoreko elkarte profesionaletan, sozietate zientifikoetan, ekitaldietarako egoitzetan, instituzio publikoetan eta pribatuetan, autonomoetan, eta abar.
• Kongresu, konbentzio, azoka eta erakusketetako areto-laguntzaileen koordinatzaileak.
• Ekitaldietako arduradunak (ekitaldi sozial, instituzional eta kulturalak eta kirol-ekitaldiak).
• Bisitaldi tekniko, bidaia eta egitarau sozialetako areto-laguntzaileen gainbegiraleak.
• Protokoloko eta egintza instituzional eta korporatiboetako areto-laguntzaileen koordinatzaileak.
• Merkataritza-sustapenetako, aurkezpenetako eta produktuen merkaturatzeetako areto-laguntzaileen koordinatzaileak.
• Marketin- eta publizitate-ekintzetako areto-laguntzaileen koordinatzaileak.
• Harrerako areto-laguntzaileen koordinatzaileak, informazio-gunekoak, euskarrikoak eta lekualdatze-jarduera eta harreraguneko laguntzaileak (aireportuak, portuak, tren-geltokiak, autobus-geltokiak, hotelak eta jatetxeak).
• Unibertsitate, museo, kultur gune, auditorium eta bestelako establezimendu edo entitate batzuetako informazio- eta administrazio-guneetako areto-laguntzaileen arduradunak.

Zer irtenbide profesional ditu?

Espezializazio-ikastaro hau gainditu izana akreditatzen duen aprobetxamendu- eta bertaratze-ziurtagiri akademikoa edo erdi-mailako lanbide-heziketako espezialistaren titulua jaso dutenek beren jarduera gara dezakete negozioen turismoaren sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan, kongresuen antolatzaile profesionalen (KAP) enpresetan, kongresuen departamentu espezifikoa duten bidaia-agentzietan, ekitaldi-agentzietan, areto-laguntzaileen eta laguntzaileen enpresetan, bilerak jaso eta egiteko egoitza edo espazioetan (hala nola, konbentzio-zentroak, kongresu-jauregiak, azoka-instituzioak, hotelak, eta abar).

Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun daitekeen?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Bilera profesionalak, kongresuak, pizgarriak, azokak eta erakusketak (MICE). (100 h)
• Ekitaldietako marketineko, publizitateko eta salmentako ekintzetako operatiba. (90 h)
• Bilera profesional eta ekitaldietako protokoloa. (65 h)
• Espezializazioko ingelesa. (45 h)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika