Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea, eta,
horretarako, audiologia-ebaluazioa egitea, erabiltzaileen
jarraipena egitea, protesia mantentzea eta babes akustikoko
neurriak finkatzea, soinu-mailaren ebaluazioa abiapuntu izanik.
Profesional hau gai izango da:
• Belarriaren funtzionalitatea aztertuko duten miaketa
audiologikoak egiteko.
• Egokigailu anatomikoak eta entzumen-babeskiak
egiteko.
• Jarritako entzumen-protesiak erregulatzeko eta jarri
gabeak hautatzeko eta egokitzeko.
• Entzumen-laguntza teknikoak hautatzeko eta
egokitzeko.
• Gailu elektroakustikoak edo akustikoak muntatzeko,
egokigailu anatomikoan eta entzumenerako babeskian.
• Elementu matxuratuak hautemateko eta ordezteko.
• Pazientea eta familiakoak entzumen-protesiak eta
entzumen-laguntza teknikoak erabiltzen eta mantentzen trebatzeko.
• Aurrekontua lantzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Osasunaren sektorean, audioprotesi-kabineteetan eta
ingurumen-zaraten eraginen prebentzioan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Audioprotesikoa.
• Espezialista audio-protesista.
• Entzumenenerako babeskien eta moldeen egilea.
• Soinu-mailaren neurketako teknikaria.
• Audiometrista.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Audio-protesiko goi-mailako teknikaria.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak. (330 o.)
• Audioprotesietako teknologia elektronikoa. (231 o.)
• Akustika eta soinu-babeseko elementuak. (160 o.)
• Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea. (231
o.)
• Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea. (260 o.)
• Hipoakusikoen arreta. (99 o.)
• Entzumena eta hitzezko komunikazioa. (80 o.)
• Protesi-audiologiako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak