Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe
baten aurrean, pazientea osasun-zentrora lekualdatzea,
ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza
psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio- eta
telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus
daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu
eta garatzen laguntzea.
Profesional hau gai izango da:
• Pazientea edo biktima ebakuatzeko, mobilizazio- eta
immobilizazio-teknikak erabilita, eta, horretarako, gidatzeko era
haren baldintzetara egokitzeko eta erreferentziazko osasun-zentrora
segurtasunez lekualdatzeko.
• Bestelako larrialdi-egoeretan, estutasuneko eta
hasierako oinarrizko arretako egoeretan oinarrizko bizi-euskarriko
teknikak (aireztapenekoak eta zirkulaziokoak) aplikatzeko.
• Biktimak orotariko larrialdietan eta katastrofeetan
sailkatzen laguntzeko.
• Krisialdiko eta osasun-larrialdiko egoeretan,
pazienteari, familiakoei eta eragindakoei oinarrizko laguntza
psikologikoa emateko.
• Teleoperazioa eta telelaguntza kudeatzen dituzten
zentroetan jasotako osasun-laguntzaren eskaerari erantzuteko.
• Pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzeko,
osasun-larrialdiko egoeran dagoen pazienteari bizi-euskarri
aurreratua ematen.
• Osasun-ibilgailuaren tresneria medikoen eta baliabide
osagarrien oinarrizko funtzionamendua egiaztatzeko.
• Osasun-materialaren izakinak kontrolatzeko eta
birjartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Osasun-sektorean egingo du lan, pazienteak edo
biktimak lekualdatzen, eta hasierako osasun-laguntza eta laguntza
psikologikoa ematen. Gainera, babes zibilaren esparruan, larrialdi
kolektiboetan edo katastrofeetan osasun-logistika prestatu eta
garatzen lagunduko du, eta larrialdi-planak eta aurreikus
daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen parte hartuko du.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Osasun-garraioa.
• Osasun-larrialdiak.
• Telelaguntza.
• Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Errepideko osasun-garraioa.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak.
(99 o.)
• Osasun-logistika larrialdietan. (147 o.)
• Osasun-zuzkidura. (132 o.)
• Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan. (231
o.)
• Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan. (252 o.)
• Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea. (231 o.)
• Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan. (99 o.)
• Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen
arriskuetarako baliabideak. (63 o.)
• Telelarrialdiak. (66 o.)
• Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐betiko ebaluazio akten publikazioa
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 31/10/2019
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐behineko ebaluazio‐akten publikazioa.
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/10/2019
Lanbide-arloa Itsasoa eta arrantza- MAP: Kualifikazio-taula
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 30/09/2019
Etiketak