Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Erabiltzailearen ezaugarri anatomofuntzional,
psikologiko eta sozialetara egokitutako ortesiak, kanpo-protesiak
eta laguntza-produktuak diseinatzea, medikuaren aginduari jarraiki.
• Tresneria eta materiala prestatzea, jarraibide
teknikoei eta mantentze-planei jarraituta.
• Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak
egitea, eta, horretarako, lan-prozedura normalizatuak aplikatzea
eta tresneria, lanabesak eta erremintak trebetasunez maneiatzea.
• Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak
egokitzea, erabiltzailearen beharrak baloratu ondoren.
• Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen
elementuak egiaztatzea, eta, hala, akatsak hautematea eta neurri
zuzentzaileak identifikatzea.
• Erabiltzaileari, haren senitartekoei edo zaintzaileei
eta beste profesional batzuei produktu ortoprotesikoak eta
laguntza-produktuak nola erabili eta mantendu behar diren irakastea
eta horren inguruko informazioa ematea.
• Ortesiak, protesiak, ortoprotesiak eta
laguntza-produktuak aldian behin egiaztatzea eta aztertzea, baita
behar bezala erabiltzen direla egiaztatu ere, erabiltzailearen eta
preskriptorearen gogobetetasuna lortzeko.
• Erabiltzaileen arreta-beharrei erantzuteko
establezimenduan sortzen den dokumentazio administratiboa eta
sanitarioa kudeatzea.
• Erabiltzaileen eskariei erantzun ahal izateko
materialen, tresnen eta lanabesen erosketa, biltegiratzea eta
birjarpena kudeatzea.
• Erabiltzaileei laguntza psikologikoa ematea, eta,
horretarako, haien ezaugarri psikosozialetarako komunikazio- eta
laguntza-teknika egokiak ezartzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ortoprotesikako goi-mailako teknikaria /
Ortopedia-teknikaria.
• Laguntza-produktuetako teknikaria.
• Ingurune-egokitzapeneko eta irisgarritasuneko
teknikaria.
• Produktu ortoprotesikoak egokitzeko eta/edo banatzeko
establezimenduetako arduradun teknikoa.
• Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen
serie-fabrikazioko arduradun teknikoa.
• Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen
neurriko fabrikazioko arduradun teknikoa.
• Ospitaleko ortopedia-lantegiko arduradun teknikoa.
• Osasun-arloko bisitaria/sustatzailea.
• Sektoreko produktu eta zerbitzuen aholkularia.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Sektore soziosanitarioan, ortopedia teknikoaren
azpisektorean, produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak
neurrira fabrikatzeko edo banan-banan egokitzeko zerbitzua duten
establezimenduetako teknikari edo arduradun tekniko gisa.
• Industriaren sektorean, fabrikazioko teknikari gisa,
arduradun teknikoaren gainbegiratupean, osasun-produktuak (produktu
ortoprotesikoak zein laguntza-produktuak) seriean fabrikatzen
dituzten enpresetan.
• Ikerkuntzako, garapeneko eta berrikuntzako
erakundeetan diziplina anitzeko taldeetan parte har dezakezu, edo
osasun-zentro eta erakunde publiko eta pribatuetako medikuez
bestelako osasun-langile gisa aritu, baita zentro eta erakunde
soziosanitarioetan ere.
• Neurrira egindako produktu ortoprotesikoen
fabrikatzaile gisa lan egin dezakezu, autonomo moduan edo enpresa
bat eratu ondoren, baldin eta horretarako dagokion lizentzia
eskuratzen baduzu.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ortoprotesikako goi-mailako teknikaria.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Jarduera ortoprotesikora aplikatutako
industria-teknologia. (132 o.)
• Diseinu eta moldekatze anatomikoa. (132 o.)
• Ortesi aurrefabrikatuak egokitzea. (120 o.)
• Produktu ortesikoak neurrira egitea eta egokitzea.
(231 o.)
• Kanpoko protesiak egitea eta egokitzea. (240 o.)
• Laguntza-produktuak egokitzea. (140 o.)
• Biomekanika eta patologia aplikatuak. (198 o.)
• Laguntza psikosoziala. (99 o.)
• Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia. (99 o.)
• Ortoprotesien eta laguntza-produktuen proiektua. (50
o.)
• Ingelesa teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak