Lanbide-arloak

Osasungintza - SAN

Heziketa-zikloak > Goi-maila

LABORATEGI KLINIKOKO ETA BIOMEDIKOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko, ezarritako prozeduren arabera eginez  izakinen kontrola.
• Lagin biologikoak unitateko protokolo espezifikoaren arabera lortzeko eta eskari kliniko eta/edo analitikoen arabera banatzeko, prozesuak dirauen bitartean haien kontserbazioa ziurtatuta.
• Prozesuaren kalitatea bermatzeko, trazabilitatea ziurtatuta, ezarritako protokoloen arabera.
• Tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko, kalitate- eta segurtasun-prozedurak aplikatuta.
• Lagina analisirako egokitzeko, analisi aurreko prozesaketa-teknikak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-protokoloei jarraiki.
• Analisietan lortutako emaitzen koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzeko, informatika-aplikazioak erabilita.
• Lagin biologikoei eta zelula-kulturei analisi genetikoko teknikak aplikatzeko, ezarritako protokoloen arabera.
• Parametro biokimikoen zehaztapen analitikoak egiteko, lan-protokolo normalizatuei jarraiki eta kalitate-arauak betez.
• Lagin biologikoetan eta kulturetan analisi mikrobiologikoak egiteko, segurtasuneko eta ingurumen-babeseko protokoloen arabera.
• Teknika immunologikoak aplikatzeko, prozedurak eskatutako zehaztapenaren arabera hautatuta.
• Analisi hematologikoko teknikak egiteko, ezarritako protokoloei jarraiki.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun-sektorean lan egin, esparru publikoko erakunde eta instituzioetan eta enpresa pribatuetan, analisi klinikoen laborategiko eremuan eta diagnostikoan, tratamenduan, kudeaketan eta ikerketan. Profesional honek mendeko langile gisa jarduten du, eta erakundea edo instituzioa txikia, ertaina edo handia izan daiteke. Estatuko osasun-administrazioak arautzen du bere lanbide-jarduera.

Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Diagnosi klinikoen laborategiko goi-mailako teknikaria.
• Laborategiko teknikari espezialista.
• Ikerketako eta esperimentazioko laborategiko laguntzaile teknikoa.
• Toxikologiako laborategiko laguntzaile teknikoa.
• Ospitale- eta farmazia-produktuen merkataritza-ordezkaria.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Laborategi klinikoko eta biomedikoko goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea da.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lagin biologikoen kudeaketa. (132 o.)
• Laborategiko teknika orokorrak. (231 o.)
• Biologia molekular eta zitogenetikoa. (180 o.)
• Fisiopatologia orokorra. (165 o.)
• Azterketa biokimikoa. (165 o.)
• Immunodiagnostiko-teknikak. (120 o.)
• Mikrobiologia klinikoa. (198 o.)
• Azterketa hematologikoen teknikak. (200 o.)
• Laborategi kliniko eta biomedikoaren proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies