Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko,
ezarritako prozeduren arabera eginez izakinen kontrola.
• Lagin biologikoak unitateko protokolo espezifikoaren
arabera lortzeko eta eskari kliniko eta/edo analitikoen arabera
banatzeko, prozesuak dirauen bitartean haien kontserbazioa
ziurtatuta.
• Prozesuaren kalitatea bermatzeko, trazabilitatea
ziurtatuta, ezarritako protokoloen arabera.
• Tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko, kalitate-
eta segurtasun-prozedurak aplikatuta.
• Lagina analisirako egokitzeko, analisi aurreko
prozesaketa-teknikak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta
segurtasun-protokoloei jarraiki.
• Analisietan lortutako emaitzen koherentzia eta
fidagarritasuna ebaluatzeko, informatika-aplikazioak erabilita.
• Lagin biologikoei eta zelula-kulturei analisi
genetikoko teknikak aplikatzeko, ezarritako protokoloen arabera.
• Parametro biokimikoen zehaztapen analitikoak egiteko,
lan-protokolo normalizatuei jarraiki eta kalitate-arauak betez.
• Lagin biologikoetan eta kulturetan analisi
mikrobiologikoak egiteko, segurtasuneko eta ingurumen-babeseko
protokoloen arabera.
• Teknika immunologikoak aplikatzeko, prozedurak
eskatutako zehaztapenaren arabera hautatuta.
• Analisi hematologikoko teknikak egiteko, ezarritako
protokoloei jarraiki.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun-sektorean lan egin, esparru publikoko erakunde
eta instituzioetan eta enpresa pribatuetan, analisi klinikoen
laborategiko eremuan eta diagnostikoan, tratamenduan, kudeaketan
eta ikerketan. Profesional honek mendeko langile gisa jarduten du,
eta erakundea edo instituzioa txikia, ertaina edo handia izan
daiteke. Estatuko osasun-administrazioak arautzen du bere
lanbide-jarduera.
Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren
araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Diagnosi klinikoen laborategiko goi-mailako
teknikaria.
• Laborategiko teknikari espezialista.
• Ikerketako eta esperimentazioko laborategiko
laguntzaile teknikoa.
• Toxikologiako laborategiko laguntzaile teknikoa.
• Ospitale- eta farmazia-produktuen
merkataritza-ordezkaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Laborategi klinikoko eta biomedikoko goi-mailako
teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako
lanbidea da.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lagin biologikoen kudeaketa. (132 o.)
• Laborategiko teknika orokorrak. (231 o.)
• Biologia molekular eta zitogenetikoa. (180 o.)
• Fisiopatologia orokorra. (165 o.)
• Azterketa biokimikoa. (165 o.)
• Immunodiagnostiko-teknikak. (120 o.)
• Mikrobiologia klinikoa. (198 o.)
• Azterketa hematologikoen teknikak. (200 o.)
• Laborategi kliniko eta biomedikoaren proiektua. (50
o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak