Lanbide-arloak

Osasungintza - SAN

Heziketa-zikloak > Goi-maila

INGURUMEN-OSASUNEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA (LOGSE)

Ingurumen-osasuneko goi-mailako teknikaria (LOGSE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.

 

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Ingurumen-osasuneko unitatea administratzeko eta kudeatzeko.
• Uraren erabilerarekin lotzen diren herritarren osasunerako arriskuak identifikatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko.
• Airearekin eta energia-iturriekin lotzen diren herritarren osasunerako arriskuak identifikatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko.
• Osasun publikoan interesa duten sektoreekin eta produktu kimikoekin lotzen diren herritarren osasunerako arriskuak identifikatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko.
• Hondakin solidoen eta ingurune eraikien kudeaketarekin lotzen diren herritarren osasunerako arriskuak identifikatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko.
• Elikagaien kutsadurarekin lotzen diren herritarren osasunerako arriskuak identifikatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko.
• Ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez pertsonen osasuna sustatzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Osasunaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Ingurumen-osasuneko teknikaria.
• Kontsumoko uren kontroleko teknikaria.
• Kutsadura atmosferikoko teknikaria.
• Hondakinen kudeaketako teknikaria.
• Industriaren sektorean eta administrazioan (naziokoan, autonomikoan eta tokikoan), ingurumen-osasunaren arloaren barruan.
• Honako azpisektore nagusi hauetan garatu ahal izango du bere jarduera:

- Kontsumo publikoko edateko uren kalitatearen zaintzan eta kontrolean.
- Edateko ura ontziratzeko plantetako kalitatearen zaintzan eta kontrolean.
- Bainatzeko uren zaintzan eta kontrolean (igerilekuetan).
- Estatuko, eskualdeko eta tokiko administrazioetan osasunerako ingurumen-arriskuak ezaugarritzen, zaintzen eta kontrolatzen jardun dezake: giza kontsumoko urak, bainua hartzeko urak (ibaiak, itsasoa, urtegiak, eta abar), hondakin-urak, kutsadura atmosferikoa, bibrazioak, produktu kimikoak, barne-giroak, eta abar.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ingurumen-osasuneko goi-mailako teknikaria.

Prestakuntza-plana:

Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez. Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Ingurumen-osasuneko unitatearen antolamendua eta kudeaketa. (90 o. oinarrizkoak - 100 o. finkoak)
• Erabiltzeko eta edateko urak. (290 o. oinarrizkoak - 350 o. finkoak)
• Atmosferaren kutsadura, zarata eta erradiazioak. (180 o. oinarrizkoak - 220 o. finkoak)
• Produktu kimikoak eta osasun publikoan interesa duten bektoreak. (180 o. oinarrizkoak - 220 o. finkoak)
• Hondakin solidoak eta ingurune eraikia. (120 o. oinarrizkoak - 150 o. finkoak)
• Elikagaien kutsaduraren kontrola eta zaintza. (274 o. oinarrizkoak - 310 o. finkoak)
• Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena. (125 o. oinarrizkoak - 150 o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (KEP). (40 o. oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak - 400 o. finkoak)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies