Lanbide-arloak

Osasungintza - SAN

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ERRADIOTERAPIAKO ETA DOSIMETRIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Erradioterapia-zerbitzuaren eta/edo ospitaleko erradiofisikako zerbitzuaren barruan teknikariaren lan-eremua antolatzeko eta kudeatzeko, prozedura normalizatuen arabera eta izakinak biltegiratzeko eta kontrolatzeko teknikak aplikatuta.
• Irudi normalak eta patologikoak oinarrizko mailan bereizteko, irizpide anatomikoak aplikatuta.
• Tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko, kalitate- eta segurtasun-prozedurak aplikatuta.
• Lortutako irudi medikoen kalitatea egiaztatzeko, egokitasun-irizpideei eta prozesaketaren kalitate-kontrolekoei jarraiki.
• Erradioterapia-tratamendua simulatzeko behar diren osagarriak eta gehigarriak lantzeko, horretarako material egokiak erabilita.
• Hasierako osasun-laguntzako teknikak aplikatzeko, unitateko prozedura teknikoei jarraiki.
• Erradioterapia-tratamendua simulatzeko irudiak lortzeko, osagarri eta gehigarri egokiak erabilita pazientearen eta gorputz-atalaren ezaugarrien arabera.
• Dosimetria klinikoa egiteko tratamenduaren simulazio birtualaren bidez.
• Erradioterapia-tratamenduak aplikatzeko, tratamendua optimizatzeko irizpideei jarraiki.
• Tratamendu-tresneriaren dosimetria fisikoa egiteko, kalitatea bermatzeko programaren baldintzen arabera.
• Erradiologia-babeseko prozedurak ezarritako protokoloen arabera aplikatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun-sektorean lan egin, esparru publikoko erakunde eta instituzioetan eta enpresa pribatuetan, onkologia erradioterapikoko unitateetan, ospitaleko erradiofisikako unitateetan/zerbitzuetan, erradiologia-babeseko unitate teknikoetan eta ikerketa-zentroetan. Profesional honek dagokion medikuaren eta instalazioko gainbegiratzailearen ikuskaritzapean egingo du bere lana, instalazio erradioaktiboen operadoretzat jotzen duen Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) emandako egiaztagiriarekin. Estatuko osasun-administrazioak arautzen du bere lanbide-jarduera.

Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Erradioterapiako goi-mailako teknikaria.
• Erradioterapiako teknikari espezialista.
• Erradiologia-babeseko zerbitzuetako langile laguntzaileak.
• Erradioelektrologia medikoko tresneriaren merkataritza-ordezkaria.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Erradioterapiako eta dosimetriako goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea da.
• X izpien instalazioen operadorea.
• Erradioterapiako operadorearen lizentzia.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Pazientearen arreta. (132 o.)
• Oinarri fisikoak eta ekipoak. (198 o.)
• Irudi bidezko anatomia. (231 o.)
• Babes erradiologikoa. (132 o.)
• Tratamenduaren simulazioa. (165 o.)
• Dosimetria fisikoa eta klinikoa. (90 o.)
• Teleterapia bidezko tratamenduak. (150 o.)
• Brakiterapia bidezko tratamenduak. (150 o.)
• Erradioterapia eta dosimetriako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (510 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika