Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
1.400 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan
kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.
• Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak
aplikatzeko.
• Pazientearen ingurunea eta
kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den
osasun-materiala eta -tresneria osasun-baldintzetan mantentzeko.
• Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen
laguntzeko, eta laguntza psikologikoko eta osasun-heziketako
teknikak bere mailan aplikatzeko.
• Ahoaren eta hortzen osasun-tresnerian
instrumentazio-zereginak egiteko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Osasunaren sektorean egin dezakezu lan, sektoreko enpresa
pribatuetan edo zure enpresa sortuta.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxez
etxekoa, osasunaren sustapena, ahoaren eta hortzen osasuna,
kontsultak eta zaharren egoitzak.
• Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea,
larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboetako
unitatea, eta abar), geriatria, eta abar.
• Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta
Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako
gizarte-gaietako sailak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria.
• Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
• Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.
Prestakuntza-plana:
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Administrazio-eragiketak eta osasungintzako
dokumentazioa. (60 o. oinarrizkoak - 80 o. finkoak)
• Erizaintzako oinarrizko teknikak. (309 o.
oinarrizkoak - 370 o. finkoak)
• Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa. (175
o. oinarrizkoak - 210 o. finkoak)
• Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza
psikologikoa. (80 o. oinarrizkoak - 90 o. finkoak)
• Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak. (70
o. oinarrizkoak - 90 o. finkoak)
• Lan-giroko harremanak (LGH) (60 o. oinarrizkoak - 60
o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o.
oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (40 o.
oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak -
400 o. finkoak)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak