Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Unitatean edo kabinetean esleitutako lan-eremua bere
mailan antolatzeko eta kudeatzeko.
• Pertsonei eta kolektiboei egokitutako dietak
prestatzeko eta gainbegiratzeko, haien nutrizio-beharren arabera.
• Pazienteei eta kolektiboei egokitutako dietak
prestatzeko eta gainbegiratzeko, berariazko patologiaren arabera.
• Elikagaien konposizio kualitatiboa kontrolatzeko eta
gainbegiratzeko, eta, hala, haien kalitate higieniko-dietetikoa
zehazteko.
• Giza kontsumoen elikagaien kontserbazioa,
manipulazioa eta transformazioa gainbegiratzeko.
• Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzeko,
elikagaien heziketaren bidez eta osasunerako sustapen- eta
heziketa-jardueren bitartez.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Osasunaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko
enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor
dezakezu.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Dietetika eta nutrizioko teknikaria.
• Dietista.
• Catering-enpresetako elikadura-arduraduna.
• Elikagaien higieneko teknikaria.
• Elikadurako aholkularia.
• Osasun-hezitzailea.
• Lehen arretan zein osasuna sustatzeko zerbitzu
orokorretan lan egin dezake. Baita ostalaritza-sektorean,
jatetxe-arloan eta elikagaien industrien sektorean.
• Honako azpisektore nagusi hauetan garatu ahal izango
du bere jarduera:
- Lehen arreta eta arreta komunitarioa: osasunaren sustapena, kontsultak, laguntza-unitateak (osasun mentala, pediatria, ahoaren eta hortzen higienea eta geriatria).
- Osasun publikoa: elikagaien higiene-zerbitzua.
- Ospitale-zerbitzu orokorrak: dietetika eta nutrizioko unitateak/zerbitzuak.
- Jatetxe-arloko zerbitzuak: ospitaletako sukaldeak, catering-enpresak, jatetxeak eta hotelak, jantoki kolektiboak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Dietetikako goi-mailako teknikaria.
Prestakuntza-plana:
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Dietetikako kabineteen edo unitateen antolamendua eta
kudeaketa. (80 o. oinarrizkoak - 90 o. finkoak)
• Elikadura orekatua. (250 o. oinarrizkoak - 300 o.
finkoak)
• Dietoterapia. (209 o. oinarrizkoak - 250 o. finkoak)
• Elikaduraren kontrola. (145 o. oinarrizkoak - 175 o.
finkoak)
• Mikrobiologia eta elikadura-higienea. (154 o.
oinarrizkoak - 175 o. finkoak)
• Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena. (150 o.
oinarrizkoak - 125 o. finkoak)
• Dietetikari aplikatutako fisiopatologia. (250 o.
oinarrizkoak - 300 o. finkoak)
• Lan-giroko harremanak (LGH) (60 o. oinarrizkoak - 60
o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o.
oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (KEP). (40 o.
oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak -
400 o. finkoak)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 18/01/2019
Lanbide-arloa Osasungintza - SAN: Lanbide arautuen taula / Profesionaltasun-ziurtagiria
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/12/2018
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/12/2018
Etiketak