Lanbide-arloak

Osasungintza - SAN

Heziketa-zikloak > Goi-maila

DIETETIKAKO GOI-MAILAKO TECNIKARIA (LOGSE)

Dietetikako goi-mailako teknikaria (LOGSE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Unitatean edo kabinetean esleitutako lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko.
• Pertsonei eta kolektiboei egokitutako dietak prestatzeko eta gainbegiratzeko, haien nutrizio-beharren arabera.
• Pazienteei eta kolektiboei egokitutako dietak prestatzeko eta gainbegiratzeko, berariazko patologiaren arabera.
• Elikagaien konposizio kualitatiboa kontrolatzeko eta gainbegiratzeko, eta, hala, haien kalitate higieniko-dietetikoa zehazteko.
• Giza kontsumoen elikagaien kontserbazioa, manipulazioa eta transformazioa gainbegiratzeko.
• Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzeko, elikagaien heziketaren bidez eta osasunerako sustapen- eta heziketa-jardueren bitartez.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Osasunaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Dietetika eta nutrizioko teknikaria.
• Dietista.
• Catering-enpresetako elikadura-arduraduna.
• Elikagaien higieneko teknikaria.
• Elikadurako aholkularia.
• Osasun-hezitzailea.
• Lehen arretan zein osasuna sustatzeko zerbitzu orokorretan lan egin dezake. Baita ostalaritza-sektorean, jatetxe-arloan eta elikagaien industrien sektorean.
• Honako azpisektore nagusi hauetan garatu ahal izango du bere jarduera:

- Lehen arreta eta arreta komunitarioa: osasunaren sustapena, kontsultak, laguntza-unitateak (osasun mentala, pediatria, ahoaren eta hortzen higienea eta geriatria).
- Osasun publikoa: elikagaien higiene-zerbitzua.
- Ospitale-zerbitzu orokorrak: dietetika eta nutrizioko unitateak/zerbitzuak.
- Jatetxe-arloko zerbitzuak: ospitaletako sukaldeak, catering-enpresak, jatetxeak eta hotelak, jantoki kolektiboak.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Dietetikako goi-mailako teknikaria.

Prestakuntza-plana:

Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez. Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Dietetikako kabineteen edo unitateen antolamendua eta kudeaketa. (80 o. oinarrizkoak - 90 o. finkoak)
• Elikadura orekatua. (250 o. oinarrizkoak - 300 o. finkoak)
• Dietoterapia. (209 o. oinarrizkoak - 250 o. finkoak)
• Elikaduraren kontrola. (145 o. oinarrizkoak - 175 o. finkoak)
• Mikrobiologia eta elikadura-higienea. (154 o. oinarrizkoak - 175 o. finkoak)
• Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena. (150 o. oinarrizkoak - 125 o. finkoak)
• Dietetikari aplikatutako fisiopatologia. (250 o. oinarrizkoak - 300 o. finkoak)
• Lan-giroko harremanak (LGH) (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (KEP). (40 o. oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak - 400 o. finkoak)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies