Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Teknikariaren lan-eremua antolatzeko eta kudeatzeko,
prozedura normalizatuen arabera eta izakinak biltegiratzeko eta
kontrolatzeko teknikak aplikatuta.
• Irudi normalak eta patologikoak oinarrizko mailan
bereizteko, irizpide anatomikoak aplikatuta.
• Tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko, kalitate-
eta segurtasun-prozedurak aplikatuta.
• Lortutako irudi medikoen kalitatea egiaztatzeko,
egokitasun-irizpideei eta prozesaketaren kalitate-kontrolekoei
jarraiki.
• Irudi medikoak lortzeko, X izpietako, erresonantzia
magnetikoko eta medikuntza nuklearreko tresneria erabilita, eta
ekografiak egiten eta/edo unitatean erabiltzen diren edo
etorkizunean sartuko diren beste teknika batzuk aplikatzen
laguntzeko.
• Pazientearen erosotasuna eta segurtasuna ziurtatzeko,
unitateko protokoloen arabera.
• Irudi bidez diagnostikatzeko probak edo tratamenduak
egiteko erradiofarmakoak segurtasun-baldintzetan lortzeko.
• Diagnosi-teknika analitikoak egiteko,
erradioimmunoanalisiko metodoak erabilita.
• Erradiologia-babeseko prozedurak aplikatzeko,
erradiazio ionizatzaileen ondorio biologikoak prebenitzeko
ezarritako protokoloen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun-sektore publikoan eta pribatuan lan egin,
erradiodiagnostikoko eta medikuntza nuklearreko unitateetan,
ikerketa-zentroetan eta auzitegiko institutu anatomikoetan edo
lege-medikuntzakoetan, baita albaitaritza-zentroetan eta
animalia-esperimentazioko zentroetan, eta elektromedikuntzako
aplikazioetako ospitaleko produktu, farmazia-produktu eta produktu
teknikoen merkataritza-ordezkaritzetan ere.
Profesional honek dagokion mediku espezialistaren eta
instalazioko gainbegiratzailearen ikuskaritzapean egingo du bere
lana, instalazio erradioaktiboen operadoretzat jotzen duen
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) emandako
egiaztagiriarekin. Estatuko osasun-administrazioak arautzen du bere
lanbide-jarduera.
Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren
araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Diagnosi-irudiko goi-mailako teknikaria.
• Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista.
• Medikuntza nuklearreko teknikari espezialista.
• Erradioelektrologia medikoko tresneriako langile
teknikoak.
• Erradiologia-babeseko langile teknikoak.
• Ikerketako eta esperimentazioko erradiologiako
langile teknikoak.
• Ospitale- eta farmazia-produktuen
merkataritza-ordezkaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko
goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen
arabera araututako lanbidea da.
• X izpien instalazioen operadorea.
• Medikuntza nuklearreko operadorearen lizentzia.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Pazientearen arreta. (132 o.)
• Oinarri fisikoak eta ekipoak. (198 o.)
• Irudi bidezko anatomia. (231 o.)
• Babes erradiologikoa. (132 o.)
• Erradiologia sinpleko teknikak. (165 o.)
• Erradiologia bereziko teknikak. (60 o.)
• Ordenagailu bidezko tomografia- eta
ekografia-teknikak. (105 o.)
• Erresonantzia magnetikoaren bidezkoaren
irudi-teknikak. (90 o.)
• Medikuntza nuklearreko irudi-teknikak. (75 o.)
• Erradiofarmaziako teknikak. (60 o.)
• Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. 510 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak