Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko,
ezarritako prozeduren arabera eginez izakinen kontrola.
• Lagin biologikoak unitatean ezarritako protokoloaren
arabera lortzeko eta eskari kliniko eta/edo analitikoen arabera
banatzeko, prozesuak dirauen bitartean haien kontserbazioa
ziurtatuta.
• Prozesuaren kalitatea bermatzeko, trazabilitatea
ziurtatuta, ezarritako protokoloen arabera.
• Tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko, kalitate-
eta segurtasun-prozedurak aplikatuta.
• Lagina azterketarako egokitzeko, analisi aurreko
prozesaketa-teknikak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta
segurtasun-protokoloei jarraiki.
• Lagin biologikoei eta zelula-kulturei analisi
genetikoko teknikak aplikatzeko, ezarritako protokoloen arabera.
• Lagin zitologiko ez-ginekologikoen hurbiltze
diagnostikoa egiteko, eredu zelularren arabera.
• Teknika immunohistokimikoak eta biologia
molekularrekoak aplikatzeko, prozedurak eskatutako zehaztapenaren
arabera hautatuta.
• Nekropsia klinikoak edo mediko legalak egitean
prozedura teknikoak aplikatzeko, datuak protokoloen arabera
erregistratuta.
• Teknika nekropsikoak egiteko, patologoaren
gainbegiratupean, identifikatutako laginak lortuta eta gorpua
berriz osatuta.
• Ingurumena eta norbera babesteko arauak eta neurriak
betetzen direla ziurtatzeko, aplikatzekoa den araudia
identifikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun-sektorean lan egin, esparru publikoko erakunde
eta instituzioetan eta enpresa pribatuetan, lehen mailako arretan
zein arreta espezializatuan, eta ikerketa-zentroetan. Dagokion
medikuaren gainbegiratupean lan egingo duzu.
Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren
araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Anatomia patologikoko eta zitologiako goi-mailako
teknikaria.
• Anatomia patologikoko eta zitologiako teknikari
espezialista.
• Zitoteknikaria.
• Auzitegiko medikuntzako laguntzailea.
• Autopsia klinikoen edo mediko legalen egilea.
• Tanatopraktorea.
• Biologia molekularreko kolaboratzailea eta
laguntzailea.
• Ikerketako kolaboratzailea eta laguntzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko goi-mailako
teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako
lanbidea da.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lagin biologikoen kudeaketa. (132 o.)
• Laborategiko teknika orokorrak. (231 o.)
• Biologia molekular eta zitogenetikoa. (180 o.)
• Fisiopatologia orokorra. (165 o.)
• Nekropsiak. (99 o.)
• Prozesamendu zitologiko eta tisularra. (264 o.)
• Zitologia ginekologikoa. (160 o.)
• Zitologia orokorra. (160 o.)
• Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko proiektua.
(50 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak