Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Hortz-kabinete bateko pazienteen fitxategiak
kudeatzeko, haiek behar dituzten arreta-premiei erantzuteko.
• Arriskuak prebenitzeko eta baliabideak optimizatzeko,
eta, horretarako, ahoaren eta hortzen osasuneko unitateko jarduerak
programatzen laguntzeko.
• Material suntsikorren, ordezko piezen, tresneriaren
eta lanabesen erosketa, berrezarpena eta biltegiratzea kudeatzeko.
• Kabineteko instalazioen eta tresneriaren
eraginkortasuna ziurtatzeko, ezarritako prozedurak eta
kalitate-protokoloak aplikatuta.
• Aho-barrunbeko osasunari eta gaixotasunari buruzko
datuak azterketa eta miaketa bidez lortzeko eta erregistratzeko.
• Teknika prebentiboak eta laguntzakoak ezarritako
protokoloen arabera aplikatzeko.
• Hortzen erradiografiak lortzen eta teknika
erradiologikoak aplikatzen laguntzeko, erradiobabeseko arauak eta
irizpideak betez.
• Biztanle-taldeen jarraipen epidemiologikoa egiteko
programa bat aplikatzeko beharrezkoak diren jarduketak
planifikatzeko eta garatzeko.
• Pertsonen eta erkidegoaren ahoaren eta hortzen
osasuna sustatzeko osasun-hezkuntzako jarduerak diseinatzeko eta
inplementatzeko.
• Pazienteei/erabiltzaileei laguntza psikologikoa
emateko, ahoaren eta hortzen tratamenduak errazago egin daitezen.
• Ahoaren eta hortzen osasuneko taldearen barruan
tratamendu odontologikoetan sostengua edo euskarria emateko
teknikak aplikatzeko, zerbitzuak errazago egin daitezen.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun-sektore publikoan eta pribatuan lan egin,
osasun-laguntzako eta osasunaren sustapeneko arloan, ahoaren eta
hortzen osasuneko talde egituratuen eta lehen laguntzako taldeen
partaide gisa, osasuna sustatzeko unitateetan eta
hortz-kontsultategi edo kabineteetan. Osasun-prebentzioko
eta laguntzako talde batean integra zaitezke, mediku baten
koordinaziopean.
Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren
araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Ahoaren eta hortzen higieneko goi-mailako teknikaria.
• Teknikari espezialista, aho-higienista.
• Ahoaren eta hortzen higienista.
• Ahoaren eta hortzen osasuneko hezitzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ahoaren eta hortzen higieneko goi-mailako teknikaria
osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea
da.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Harrera eta logistika hortz-klinikan. (132 o.)
• Aho-barrunbearen azterketa. (165 o.)
• Aho-barrunbearen miaketa. (132 o.)
• Aho-hortzetako interbentzioa. (165 o.)
• Epidemiologia aho-osasunean. (132 o.)
• Aho-osasunerako hezkuntza. (140 o.)
• Kontserbatzailea, periodontzia, kirurgia eta
inplanteak. (160 o.)
• Protesiak eta ortodontzia. (140 o.)
• Lehen laguntzak. (60 o.)
• Fisiopatologia orokorra. (165 o.)
• Aho-hortzen higieneko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak