Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Mendekotasun-Egoeran Dauden Pertsonei Arreta Egiteko
Teknikaria.
• Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikaria.
(LOGSE)
• Gizarteratzeko Goi-mailako Teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
800 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen beharrak
identifikatzea, antolatzea eta horiei erantzutea, bizitza-egitamua
garatzen laguntzeko, pertsona ardatz hartzen duen arretaren
esparruan.
Profesional hau gai izango da:
• Pertsonaren eta/edo bere familiaren beharrak eta
nahiak identifikatzea, eta, arreta ematen duten beste
profesionalekin batera, proposamenak egitea pertsona horien
autonomia eta ongizatea sustatzeko.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin eta arreta
emateko taldeko profesionalekin batera arreta emateko planak
prestatzea eta proposatzea, plan horietan lehentasuna emanda
pertsona horien guneroko autonomiari eta independentziari, eta
eraginkortasunez parte hartzen dutela bermatuta.
• Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren familiaren
eta/edo ingurukoen gertutasuna eta parte-hartzea sustatzea.
• Egunerokoan erabakiak har daitezen sustatzea, beren
kontura erabakirik hartu ezin duten pertsonen artean ere bai.
• Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari bere
bizitza-egitamuan laguntzea, harremanetarako gaitasunen eta
gaitasun sozial zein emozionalen bitartez.
• Laguntza pertsonalizatua ematea, kontuan hartuta
pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta egoera.
• Dementzia edo komunikatzeko zailtasunak dituzten
pertsonen espresioak interpretatzea, eta pertsona horien ongizatea
sustatzeko estrategiak aplikatzea.
• Eguneroko bizitzan laguntzeko lantaldea definitzen
laguntzea, etxean zein egoitzetan mendekotasun-egoeran dagoen
pertsonaren beharrei erantzuteko, pertsona ardatz hartzen duen
arretaren bidez.
• Diziplina anitzeko lantaldeetan integratzea, eta
beste profesional batzuekin batera lan egitea.
• Pertsonen baimenarekin, haien historia idaztea, haien
ongizaterako datu biografiko esanguratsuenak dokumentatuta.
• Bere arretapean diren pertsonen tratu egokia
bultzatzea eta haien eskubide eta balioak defendatzea.
• Arreta pertsonalizatua emateko planetan parte
hartzea, eta jarraipen egokia egitea, kontu berezia jarrita
aldaketek edo egoera berriek arretapean dituen pertsonengan eragin
dezaketen egonezina eta sufrimendua saihesteko.
• Familiaren, egunero laguntza ematen duten langileen
eta boluntarioen jarduketa koordinatzea.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea
instituzioetan eta/edo etxean.
• Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
• Gerokultorea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko
instituzioetako gobernaria eta azpigobernaria.
• Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen
egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
• Etxez etxeko laguntzailea. Etxez etxeko arretako
laguntzailea. Familia-langilea.
• Hezkuntza bereziko laguntzailea.
• Laguntzaile pertsonala.
• Telelaguntzako teleoperadorea.
• Askotariko instituzioetan eta/edo etxean
mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako zerbitzuetan
laguntzeko integratzaile soziala.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Arlo soziosanitarioko profesionalak, egoitzetan,
ospitaleetan eta/edo erabiltzaileren baten etxean lan egiten
dutenak. Langileok diziplina anitzeko taldeetan lan egiten dute
pertsona ardatz duen arretaren esparruan.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Pertsona ardatz duen arretaren marko etiko eta
kontzeptuala. (60 o.)
• Pertsona ardatz duen arretaren esparruan modu
profesionalean esku hartzeko baliabideak eta estrategiak. (110 o.)
• Pertsonalizazioa, eguneroko bizitza eta autonomiaren
sustapena. (450 o.)
• Baliabide pertsonalak eta taldearenak. (180 o.)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Familien espezializazio-programak argitaratzea: Informatika eta Komunikazioak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/12/2023
Etiketak