Lanbide-arloak
Osasungintza - SAN
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria
(LOGSE).
Ikasketaren iraupena:
600 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Erizaintza-arloko zaintza osagarriak garatzea osasun
mentalaren esparruan, ezarritako protokoloak erabilita,
diziplinarteko taldeetan sartuta eta elkarlanean arituta laguntza
psikologikoan eta bizitza-ohitura osasungarrien sustapenean.
Profesional hau gai izango da:
• Osasun mentalean zerbitzua emateko materialak eta
guneak prestatzea, kontuan hartuta laguntza-prestazio mota eta
bitartekoen optimizazioa.
• Elkarlanean aritzen da osasun mentaleko
diziplinarteko lantaldearekin, bere gain hartzen ditu dagozkion
erantzukizunak eta informazio-jario egokia izaten du.
• Erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzea
osasun-mentaleko pazienteari, lantaldeak ezarritako zaintza-planak
kontuan hartuta, eta hautemandako gorabeherak jakinaraztea,
protokolo egokiak erabiliz eta prebentzio- eta segurtasun-neurriak
hartuz.
• Erabiltzaileari (pazientea, familia, komunitatea)
babes psikologikoa ematen laguntzea, dauzkan ezaugarri
psikosozialetara egokitutako komunikazio- eta laguntza-teknikak
erabiliz.
• Osasun mentaleko erabiltzaileen artean (pazientea,
familia, komunitatea) bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea,
osasuna mantentzeko edo hobetzeko eta gaixotasuna prebenitzeko,
jarraibideak emanda eta informazioa eta komunikazioa mintzaidearen
ezaugarrietara egokituta.
• Erizaintzako oinarrizko zaintza osagarri
pertsonalizatuak eskaintzea, osasun mentaleko arazoak dituzten
pertsonentzako sustapen- eta prebentzio-jarduerak eginez eta nork
bere burua egokiro zaintzeko ozedurak sustatuz ere, pertsona horien
bizi-kalitatea hobetzeko, eta haiekin elkarlanean gaixotasunari
aurre eginez eta prozesuan osoan laguntza ziurtatuz.
• Elkarlanean aritzea dagokion osasun mentaleko lanbide
anitzeko taldean, botikak eta veste produktu sanitario batzuk
ematearekin zerikusia duten jarduerak gainbegiratuta egitean
ezarritako protokoloei jarraituta.
• Osasun mentalaren arloko arretan aplikatzekoak diren
printzipio etikoak eta legalak ulertzea eta lanbide-jardunean
erabiltzea.
• Harreman terapeutikoa erabiltzea komunikatzeko eta
harremana izateko oinarrizko tresna moduan, erizaintzako zaintza
osagarrien barruan.
• Pazientearekiko harreman terapeutikoa tratamenduaren
barruan dagoela eta patologia bakoitzera egokitzen dela ulertzea.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Osasun mentalaren arloko erizaintzako laguntzailea.
• Osasun mentalaren arloko begiralea
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek osasun mentalaren arloko erakundeen,
zerbitzuen eta programen sarean lan egiten du.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Osasun mentalaren EAEko sistema. (60 o.)
• Osasun mentalaren arloko arazo nagusiak, tratamenduak
eta erizaintzako zaintzak. (280 o.)
• Larrialdi psikiatrikoak. (140 o.)
• Taldeekiko esku-hartzea eta dinamika. (120 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/05/2022
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/05/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: IMS
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 29/04/2022
Etiketak