Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Zaldi-azienda elikatzea, haren ekoizpen-fase
bakoitzean edo garatzen duen jarduera bakoitzean behar dituen
produktuak eta bitartekoak erabiliz.
• Zaldi aziendari osasun-jarduera laguntzaileak eta
lehen laguntzak ematea, ezarritako protokoloen arabera.
• Zaldi-aziendaren mantentze fisikoa eta higienea
gauzatzea, lanerako jarraibideak interpretatuz.
• Aurrerakoen hazkuntzan, zaldi-azienda otzantzea eta
prestatzea, teknikak aplikatuz eta ezarritako bitartekoak erabiliz.
• Ugalketa-prozesuaren faseetako bakoitzeko hazteko
azienda gobernatzea, langile espezializatuen jarraibideen arabera.
• Zaldi-azienda erakustaldietan, enkanteetan eta
lehiaketetan aurkeztea, prestatzeko eta egokitzeko teknikak
analizatuz.
• Zaldi-aziendarako instalazioak muntatzea eta
mantentzea, eta, eginkizun horretan, instalazio-planoetan eta
mantentze-lanen eskuliburuetan definitutako zehaztapenak irizpide
teknikoarekin aztertzea.
• Zaldi-azienda ferratzeko oinarrizko eragiketak
egitea, beharrezkoak diren baliabide materialak eta erremintak
erabiliz.
• Zaldiz ibiltzea, oinarrizko ekitazio-teknikak ondo
ezagututa.
• Zaldikoen oinarrizko heziera egitea, kasuan-kasuan
egokiak diren maneiu-teknikak erabiliz eta abereen ongizatea
bereziki zainduz.
• Zaldi-aziendaren promozioa eta, hala badagokio,
salmenta egitea, marketineko oinarrizko teknikak aplikatuz.
• Lurzoru desberdinetan zaldizko ibilbideak
diseinatzea, jolas- eta olgeta-izaerako helburuak eta ingurumenari
dagozkionak kontuan izanik.
• Pertsonak zaldizko ibilbideetan eta jardueretan
gidatzea eta dinamizatzea, animazio-teknikak aplikatuz eta
segurtasun-baldintzak betez.
• Zaldizkoei lehen laguntzak emateko oinarrizko
teknikak aplikatzea, istripua edo larrialdia gertatuz gero, betiere
ezarritako protokoloaren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zaldi-hazkuntzako langilea.
• Zaldi-azienda eta haren instalazioak zaintzeko eta
maneiatzeko langilea.
• Zaldi-heziketako langilea zaldien abeltzaintzako
ustiategietan.
• Zaldi-heziketako langilea zaldi-azienda trebatzeko
eta entrenatzeko zentroetan.
• Zaldi-heziketako langilea garañoen geldialdietan,
hautaketako eta testaketako zentroetan eta behor-taldeetan.
• Zaldi-sektorearekin lotutako zerbitzu-enpresetako
langilea.
• Zaldi-aziendaren ferratzaile-laguntzailea.
• Kanpamenduetako begiralea.
• Zaldiz egiteko ibilbideetako gidaritza.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional horrek bere lanbide-jarduera garatzen du bai
zaldien ekoizpenean, trebakuntzan, hezieran, ibileran eta
erakustaldietan diharduten enpresetan bai naturako jolas-jardueren
eta turismo aktiboaren edo abentura-turismoaren esparrukoetan, era
guztietako erabiltzaileentzat eta askotariko lurzoruetan, zaldizko
ibilbideen programazioaren, antolakuntzaren, garapenaren,
jarraipenaren eta ebaluazioaren arloetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide
araututara sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zaldien elikadura, maneiu orokorra eta lehen
laguntzak
• Zaldien mantentze fisikoa, zaintzak eta higienea
• Ekidoen ugalketa, hazkuntza eta aurrerakoen hazkuntza
• Ekidoak ferratzea
• Zaldikoak sokaz otzantzea eta heztea
• Trebatzea
• Ekitazio-teknikak
• Zaldi-aziendaren erakustaldiak eta lehiaketak
• Zaldi-gida
• Taldeei arreta ematea
• Ibilbideak antolatzea
• Lehen laguntzak
• Ingeles teknikoa
• Laneko prestakuntza eta orientabidea
• Enpresa eta ekimen sortzailea
• Lantokiko prestakuntza
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak