Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Lorategi-eremuak diseinatzeko, teknologia berriak
erabilita eta ingurunearen ezaugarriak identifikatuta.
• Egin behar diren lanak planifikatzeko eta
antolatzeko, eta, horretarako, lorezaintzako eta paisaia
lehengoratzeko proiektu baten atalak interpretatzeko eta
aztertzeko.
• Eragiketa topografikoak egiteko, eta, horretarako,
neurtzeko tresnak eta aparatuak maneiatzeko.
• Landare-materialaren harrera kontrolatzeko, eta,
horretarako, jatorri-dokumentazioa eta osasun-egoera egiaztatzeko.
• Berdeguneak eta kirol-zelaiak instalatzeko eta
mantentzeko jarduerak, paisaia lehengoratzekoak eta landareak eta
nekazaritza-produktuak ekoiztekoak planifikatzeko eta
gainbegiratzeko, eta horretarako behar diren baliabide materialak
eta giza baliabideak antolatzeko.
• Altuerako lanak gainbegiratzeko eta egiteko, eta,
horretarako, erremintak eta makinak segurtasun-baldintzetan
erabiltzeko.
• Zuhaitz eta palmondo apaingarriak inbentariatzeko eta
ebaluatzeko, eta kudeaketa-dokumentazioa egiteko.
• Mintegiko hazi eta landareen produkzioa
programatzeko, eta, horretarako, produktuen bideragarritasuna eta
kalitatea bermatzen duten faktoreak aztertzeko.
• Landareen eta instalazioen osasun-egoera
kontrolatzeko, eta kontrol-metodoak programatzeko eta
gainbegiratzeko.
• Nekazaritza-produktu ekologikoak ziurtatzeko, eta
araudiak adierazten dituen kontrolak egiteko.
• Nekazaritza-produktuen eta mintegizaintzakoen uzta
biltzeko, biltegiratzeko eta kontserbatzeko lanak antolatzeko,
beharrezkoak diren parametroak kontrolatuta, elikagaien kalitateko
eta segurtasuneko baldintzetan.
• Nekazaritza-produktuak eta mintegizaintzakoak
igortzeko eta garraiatzeko lanak gainbegiratzeko, eta haien
baldintzak eta eraman behar duten dokumentazioa egiaztatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Proiektu bat idazterik eskatzen ez duten
lorategi-eremuen diseinatzailea.
• Hiriko eta hiri inguruko parkeak, lorategiak eta
jolas-eremuak instalatzeko lanen arduraduna.
• Lorategiak eta parkeak (hiriko eta hiri inguruko
jolas-eremuak eta natura-ingurunea) mantentzeko, kontserbatzeko eta
lehengoratzeko lanen arduraduna.
• Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko enpresako
bere konturako langilea.
• Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko obren
arduraduna.
• Inausketen eta zuhaitz-kirurgiako eragiketen
arduraduna.
• Baratze, mintegi eta lorategien nekazaritzako
arduraduna edo langileburua, oro har.
• Mintegi konbentzionalen zein ekologikoen arduraduna,
oro har.
• Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.
• Landareak mintegian hazteko lanen arduraduna.
• Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen
arduraduna.
• Haziak eta zotalak ekoizteko lanen arduraduna.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek parkeak eta lorategiak instalatzeko,
lehengoratzeko eta mantentzeko lanetan, paisaia lehengoratzeko
lanetan, nekazaritza-produkzio konbentzionalean edo ekologikoan eta
mintegiko hazi eta landareen produkzioan diharduten enpresa handi,
ertain eta txiki publiko zein pribatuen kudeaketa-arloan egiten du
lan, besteren kontura zein bere kontura. Halaber, gaitasuna du
tratamendu pestizidak indarreko araudiak arautzen duen jardueraren
arabera antolatzeko, kontrolatzeko eta egiteko.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela:
kualifikatu maila.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Botanika agronomikoa. (99 o.)
• Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua. (198 o.)
• Fitopatologia. (99 o.)
• Nekazaritzako topografia. (99 o.)
• Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta
instalazioak. (198 o.)
• Laboreen plangintza. (165 o.)
• Laboreen kudeaketa. (220 o.)
• Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea.
(132 o.)
• Lorategien eta kirol-soropilen kontserbazioa. (180
o.)
• Paisajismoko eta landa-inguruneko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (100 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak