Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Lur-eremua eta substratua beharrezko makineria,
tresna eta lanabesekin prestatzea landare-materiala ezartzeko eta
produzitzeko, betiere ondoren izango duen erabilera kontuan izanik.
• Laboreak babesteko eta ureztatzeko azpiegiturak
instalatzeko oinarrizko lanak egitea, eskuz edo makineria sinple
baten laguntzarekin, betiere ingurumenean duten eragina
minimizatuta.
• Lur-eremu txiki batean haziak ereitea,
landare-material motaren araberako sakoneran, eta soropila eta/edo
zotalak ezartzea, "sortze" edo errotze ona lortuz.
• Laboreak landatzea edo birlandatzea, laboreak
lur-eremuan zehaztapenen arabera banatuta.
• Laborea, lorategia, parkea edo berdegunea ureztatzea,
eskuz edo mekanismo errazak erabilita, haien ur-beharrak asetzeko.
• Laboreak, lorategiak, parkeak edo berdeguneak
homogeneotasunez ongarritzea, dosi, une eta tresneria egokian,
haien nutrizio-beharrak edo -gabeziak asetzeko.
• Landareak mintegian edo negutegian produzitzeko lanak
egitea, ezarritako planaren arabera.
• Lore-dekorazioko lanak muntatzea eta desmuntatzea,
goi-mailako kategoriako langileen irizpideei jarraituta eta
erabilitako materialen eta lehengaien tipologiari eta horien
tratamenduari erreparatuta.
• Landarea lorezaintza-zentroko salgunean aurkezteko
oinarrizko lanak egitea, ezarritako planaren arabera.
• Lorategi-eremuak garbitzea eta zaintzea, konponketa
txikiak eginez.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean
autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta
antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko
eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko
harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta
bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan
gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta
iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta,
arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina
aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta
baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa
erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta
ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta,
horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi
erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko
oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko
hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren
arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak
erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko
garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren
ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta
erantzukizunez erabiltzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Nekazaritzako peoia.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako peoia.
• Baratzezaintzako peoia.
• Frutagintzako peoia.
• Belar-laboreetako peoia.
• Mozteko loreen laboreetako peoia.
• Lorezaintzako peoia.
• Mintegiko peoia.
• Lorezaintza-zentroko peoia.
• Kirol-zelaietako peoia.
• Loradendako peoia.
• Loradendako laguntzailea.
• Lore-biltegiko laguntzailea.
• Loradendako salmentako laguntzailea.
• Loradendako banatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek
lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu
guztietan ikasleak onartzeko: Nekazaritza; Elikagaien industriak;
eta Segurtasuna eta ingurumena).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek loreekin eta landareekin konposizioak
prestatzeko lan osagarriak egiten ditu lore-apainketara eta/edo
espazioen eta ekitaldien dekoraziora zuzentzen diren enpresetan.
Era berean, produkzioaren eta/edo ingurumenaren arloan egiten du
lan, betiere nekazaritza-laborantzara, landareen produkziora eta
lorategien eta berdeguneen instalaziora eta mantentze-lanetara
zuzentzen diren enpresa txikietan, ertainetan eta handietan,
publikoetan zein pribatuetan. Profesional hori gaituta dago
plagiziden tratamenduak egiteko, araudiak erregulatzen duen
jardueraren arabera.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Laboreetan ureztatzeko, ongarritzeko eta tratamenduetako
jarduerei buruzko MP 3050 lanbide-moduluan ezartzen den
prestakuntzak produktu fitosanitarioen manipulatzailearen
lanbide-txartelean eskatzen den oinarrizko ezagupen-maila bermatzen
du.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Laboreak ureztatzeko, ongarritzeko eta tratamenduak
aplikatzeko jarduerak. (120 o.)
• Lurra prestatzeko, landatzeko eta ereiteko eragiketa
osagarriak. (165 o.)
• Landareak mintegietan eta lorezaintza-zentroetan
sortu eta mantentzeko oinarrizko eragiketak. (198 o.)
• Lore- eta landare-konposizioak prestatzeko eragiketa
osagarriak. (144 o.)
• Lorategiak, parkeak eta berdeguneak ezartzeko
oinarrizko eragiketak. (132 o.)
• Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko
oinarrizko eragiketak. (132 o.)
• Lorezaintzako materialak. (96 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak