Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta
azpiproduktuak lortzea, kalitate- eta errentagarritasun-irizpideak
kontuan izanda; produkzio-eragiketak, eta instalazioak eta
tresneria mantentzekoak eginez; eta ingurumen-babesari, laneko
arriskuen prebentzioari, animalien ongizateari eta elikagaien
segurtasunari buruzko legeria aplikatuta.
• Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki
maneiatzea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatu
eta mantentzea, instalazio-planoak eta mantentze-eskuliburuak
interpretatu ondoren.
• Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea,
tresneria erregulatzea eta laborantzak nekazaritzako jardunbide
egokien arabera egiten direla bermatzea.
• Landare-materiala erein, landatu eta/edo
birlandatzea, bitarteko teknikoak erabilita eta ezarritako
plangintzari jarraituz.
• Ureztatze-sistema maneiatzea, eta, horretarako,
uraren aprobetxamendua optimizatzea eta laboreen behar hidrikoak
estalita daudela egiaztatzea.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa
dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Produktuak eta azpiproduktuak bildu, egokitu eta
biltegiratzea, haien kalitatea bermatuta.
• Larreratze-lanak egitea, inguruneko belar-, zuhaixka-
eta zuhaitz-baliabideak aprobetxatuz.
• Abere-ustiategietan animalia-maneiuko eta
-produkzioko eragiketak egitea, errentagarritasuna, kalitatea,
trazabilitatea eta animalien ongizatea ziurtatuta.
• Laneko arriskuen eta ingurumenaren alorreko kalitate,
trazabilitate eta prebentzioko prozedurak aplikatzea,
produkzio-prozesuetan ezarritakoaren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Laborantzan eta/edo abeltzaintzan diharduten enpresa publiko
zein pribatuetan, besteren kontura zein bere kontura:
• Frutagintzako, baratzezaintzako eta
belar-laborantzako ustiategiak; abeltzaintza-ustiategiak;
laboreetan eta abeltzaintzan ikertzeko eta esperimentatzeko
erakundeak; nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzurako
enpresak; eskolako mintegiak eta baratzeak; baserri-eskolak eta
natura-gelak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Nekazaria.
• Baratzezaina.
• Frutagilea.
• Lorezina.
• Azienda-hazlea.
• Hegaztizaina.
• Erlezaina.
• Esne-ekoizlea.
• Arrautza-ekoizlea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineriaren
operadorea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela.
Maila: oinarrizkoa.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Agronomiaren oinarriak. (198 o.)
• Zootekniaren oinarriak. (132 o.)
• Laboreak ezartzea. (132 o.)
• Trakzioko tresneria eta lantegia. (132 o.)
• Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak. (99 o.)
• Landare-osasunaren printzipioak. (99 o.)
• Nekazaritza-produkzioa. (165 o.)
• Esnearen, arrautzen eta bizitarako animalien
produkzioa. (147 o.)
• Haragi-produkzioa eta bestelako
abeltzaintza-produkzioak. (168 o.)
• Kontrol fitosanitarioa. (147 o.)
• Ingeles teknikoa (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak