Lanbide-arloak

Nekazaritza - AGA

Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila

NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO JARDUERETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

     a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
     b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
     c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.

2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
     b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
     c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) 16 urte baino gehiago izatea.
     b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.

 

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Laboreen, ureztaketaren, instalazioen, makineriaren eta tresneriaren -dagokionaren arabera- babeserako azpiegiturak muntatzeko, mantentzeko, garbitzeko eta desinfektatzeko eragiketa osagarriak prestatzea eta egitea, horien funtzionamendua eta higienea bermatuta.
• Lur-eremua eta substratua landare-materiala ezartzeko eta produzitzeko prestatzea, beharrezko makineria, tresna eta lanabesekin, betiere ondoren izango duen erabilera kontuan izanik.
• Laboreak ereitea, landatzea edo birlandatzea, laboreak lur-eremuan zehaztapenen arabera banatuz eta "sortze" edo errotze ona lortuz.
• Laboreak ureztatzea eta laborantza-lanak egitea, laboreen ur-beharrak eta garapen ona ziurtatuko duten teknikak erabilita.
• Laboreak homogeneotasunez ongarritzea eta tratamendu fitosanitarioak dosi, une eta beharrezko tresneriarekin aplikatzea, laboreen beharrak edo nutrizio-gabeziak asetzeko eta landareen osasunari eusteko.
• Ugaltzaileak estaltze natural bidez edo intseminazio artifizial bidez estaltzeko prestatzea, espezieari dagokionez ernaldi-indize handiak lortzeko.
• Animalia egokiekin larreratzea, naturgunearen landare-baliabideak modu iraunkorrean baliatzeko, eta, hartara, azienda elikatzeko ordezko beste modu batzuk bermatzea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta azpiproduktuak une egokian eta teknika egokiarekin biltzea, produktu bakoitzaren eskakizunen arabera.
• Gaixorik dauden animaliak zaintzea eta lehen laguntzak ematea garrantzi handiko traumatismoen kasuan, betiere animalia maneiatzean animaliaren ongizaterako neurriak aplikatuta eta ezarritako protokoloei jarraituta.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak ontziratzeko, etiketatzeko eta enbalatzeko teknikak aplikatzea, banatzean eta merkaturatzean haien integritatea ziurtatuta.
• Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
• Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.
• Ingurumena kontserbatzera zuzentzen diren jardunak baloratzea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko jardueren ondorioak bereiztea.
• Autoikaskuntzara zuzentzen den informazioa lortzea eta komunikatzea, baita ingurune pertsonaleko, sozialeko eta profesionaleko zenbait testuingurutan hura erabiltzera zuzentzen dena, betiere eskura dauden baliabideen bitartez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezko baliabideen bitartez.
• Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, horien erabilera eta gozamena aberastasun pertsonaleko eta sozialeko iturri gisa baloratuta.
• Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi, doitasunez eta jarioz komunikatzea, eskura dituen bitarteko, kanal eta euskarrien bidez, eta, horretarako, gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko berezko hizkuntza-baliabideak erabiltzea eta egokitzea.
• Laneko ohiko egoeretan zein ohiko egoera pertsonaletan eta sozialetan, atzerriko hizkuntzako oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabilita komunikatzea.
• Eskura duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu izanik, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen errazak ematea.
• Lan-jardueran aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, haren eskura dauden prestakuntza-eskaintzak erabiltzea eta baliabideak aurkitzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.
• Bere autonomia- eta erantzukizun-mailaren berezko zereginak betetzea, esleitzen zaion lanean kalitate- eta eragimen-irizpideak erabilita, bakarka edo talde bateko kide gisa.
• Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan esku hartzen duten gainerako pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuta eta egindako lanaren kalitatean lagunduta.
• Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuz.
• Lanbide-jardueran eragina duten kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako arauak betetzea.
• Izpiritu ekintzailearekin, ekimen pertsonalarekin eta erantzukizunarekin jardutea bere lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean.
• Bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Nekazaritzako peoia.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako peoia.
• Baratzezaintzako peoia.
• Frutagintzako peoia.
• Belar-laboreetako peoia.
• Mozteko loreen laboreetako peoia.
• Abeltzaintza-ustiapenetako peoia.
• Jetzialdiko laguntzailea.
• Abeltzaina.
• Ustiapenetan eta abeltzaintzako ibilgailuetan bioziden aplikatzailea.
• Elikagaien industriako peoia.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Nekazaritza; Elikagaien industriak; eta Segurtasuna eta ingurumena).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek nekazaritza-laborantzako eta produkzio-abeltzaintzako jardueretara zuzentzen diren nekazaritzako eta abeltzaintzako enpresa handi, ertain eta txikietako -publikoetako zein pribatuetako- produkzioaren sailean eta/edo ingurumenaren sailean egiten du lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Produktu fitosanitarioen manipulatzailearen lanbide-txartelean eskatzen den oinarrizko ezagupen-maila bermatzen du tituluan ezartzen den prestakuntzak -dagozkion lanbide-moduluetan-.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Lurra prestatzeko, landatzeko eta ereiteko eragiketa osagarriak. (198 o.)
• Laboreak lortzeko eta biltzeko eragiketa osagarriak. (297 o.)
• Nekazaritzako elikagaiak ontziratzea eta banatzea. (144 o.)
• Abereak hazteko eta bazkatzeko eragiketa osagarriak. (144 o.)
• Abeltzaintza-ekoizpena erabiltzeko oinarrizko eragiketak. (132 o.)
• Mantentze-lanetarako eta higienerako eragiketa osagarriak abeltzaintzako instalazioetan. (72 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika