Lanbide-arloak

Nekazaritza - AGA

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA PRODUKZIOKO TEKNIKARIA

Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioko teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:
 

 

Erdi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
• Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana (ikastaroa hastean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da)
• Erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea
• Goi-mailako zikloetarako sarbidea ahalbidetzen duten titulazioetakoren bat edo horren baliokidea edukitzea
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua
o Teknikari laguntzailearen titulua
o Teknikariaren titulua
o Goi-batxilergoko titulua
o Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren kurtsoa gainditu izana
o Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetan 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo komun esperimentalen bigarrena gainditu izana
o Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehen bi kurtsoetan gehienez ere bi irakasgai gainditu gabe izatea egiaztatzea
o Ondorio akademikoetarako aurrekoren baten baliokidetzat jotzen diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaro batzuk gainditu izana


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta azpiproduktuak lortzea, kalitate- eta errentagarritasun-irizpideak kontuan izanda; produkzio-eragiketak, eta instalazioak eta tresneria mantentzekoak eginez; eta ingurumen-babesari, laneko arriskuen prebentzioari, animalien ongizateari eta elikagaien segurtasunari buruzko legeria aplikatuta.
• Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki maneiatzea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatu eta mantentzea, instalazio-planoak eta mantentze-eskuliburuak interpretatu ondoren.
• Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea, tresneria erregulatzea eta laborantzak nekazaritzako jardunbide egokien arabera egiten direla bermatzea.
• Landare-materiala erein, landatu eta/edo birlandatzea, bitarteko teknikoak erabilita eta ezarritako plangintzari jarraituz.
• Ureztatze-sistema maneiatzea, eta, horretarako, uraren aprobetxamendua optimizatzea eta laboreen behar hidrikoak estalita daudela egiaztatzea.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Produktuak eta azpiproduktuak bildu, egokitu eta biltegiratzea, haien kalitatea bermatuta.
• Larreratze-lanak egitea, inguruneko belar-, zuhaixka- eta zuhaitz-baliabideak aprobetxatuz.
• Abere-ustiategietan animalia-maneiuko eta -produkzioko eragiketak egitea, errentagarritasuna, kalitatea, trazabilitatea eta animalien ongizatea ziurtatuta.
• Laneko arriskuen eta ingurumenaren alorreko kalitate, trazabilitate eta prebentzioko prozedurak aplikatzea, produkzio-prozesuetan ezarritakoaren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Laborantzan eta/edo abeltzaintzan diharduten enpresa publiko zein pribatuetan, besteren kontura zein bere kontura:
• Frutagintzako, baratzezaintzako eta belar-laborantzako ustiategiak; abeltzaintza-ustiategiak; laboreetan eta abeltzaintzan ikertzeko eta esperimentatzeko erakundeak; nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzurako enpresak; eskolako mintegiak eta baratzeak; baserri-eskolak eta natura-gelak.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Nekazaria.
• Baratzezaina.
• Frutagilea.
• Lorezina.
• Azienda-hazlea.
• Hegaztizaina.
• Erlezaina.
• Esne-ekoizlea.
• Arrautza-ekoizlea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineriaren operadorea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela. Maila: oinarrizkoa.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Agronomiaren oinarriak. (198 o.)
• Zootekniaren oinarriak. (132 o.)
• Laboreak ezartzea. (132 o.)
• Trakzioko tresneria eta lantegia. (132 o.)
• Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak. (99 o.)
• Landare-osasunaren printzipioak. (99 o.)
• Nekazaritza-produkzioa. (165 o.)
• Esnearen, arrautzen eta bizitarako animalien produkzioa. (147 o.)
• Haragi-produkzioa eta bestelako abeltzaintza-produkzioak. (168 o.)
• Kontrol fitosanitarioa. (147 o.)
• Ingeles teknikoa (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies